Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piano2 1 adlag (musikan) leun. ik pianissimo; forte2.
Pianofortea pianoari hasieran eman zitzaion izena dela, klabea ez bezala gogara jo zitekeelako, nahi zenean piano, ahul alegia, eta nahi zenean forte. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.
2 (izen gisa)
Victoria eskua telefonora luzatzen, ni neu deia jasotzen, Pavanaren crescendo laburra diminuendo gero, eta pianoagoan ahitzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.
3 piano-piano adlag
Jendearen marmarra iritsi zitzaionean, teklatua piano piano itxi, jaiki eta eszenatokiko atea zeharkatu zuen, astiro. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 63. orr.
Eta azken nota hori erabat isildu denean, azken uhina ere desegin denean, partituraren azken orria itxi du, piano, piano. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 66. orr.