Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ia beti, pianissimo hasten ginen, bestearen jokabidea aztertuz bezala; hurrena, hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino, klimax gorenean; azkenik, behera jaisten zen, xuxurlaka amaitu arte, bare-bare. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.
Begiak itxi, eta hasierako konpas pianissimoei ekiten diet, kontzientzia osoa hatzen mugimendu bakoitzean jarria: ondo egin nahi dut esku bakoitzaren lana. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Hatz ikasiez zarata oro urratu zuen, pianissimo batekin hasiz, nota luze, ziztakariekin, apurka in crescendo-ra egiteko. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.
Koralak trinkotasuna hari guztietan azaldu baitzuen, dinamiketan maisu pianissimotik fortissimo-ra crescendo-en bitartez, fraseatze lanetan txukun. Berria - Kultura 2004-05-22
Olaizolaren Aurtxoa seaskan ezaguna bordatu egin zuen bukaeran pianissimo zoragarria eskainiz. Berria - Kultura 2004-06-18
Biolinaren pianissimoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.