Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Utikako hiritarrek ondo lehortuta eta bost urte lehenago eginda daudela [...] frogatu ondoren bakarrik erabiltzen dituzte pezoak pareta-egiturak altxatzeko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.
Eskorta-hesi zartatuak han-hemen, euren pezo maskalduak erakutsiz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.
Horiekin eraikitzerakoan, alde batetik pezo osoekin egiten dira ilarak, eta beste aldetik pezo-erdiekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.
Hiri barruko espazio mugatuan zergatik ez den pezoekin egindako paretarik onartzen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.
Ohean eseri nintzen, burkoaren pezo moduko hartan bermaturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.
Evo Morales (Isallavi, 1959) nekazarien sendi batean jaio zen, pezozko etxe batean, areazko kaleak dituen herrixka batean. Berria - Harian 2005-12-20
Juanen etxea herriko beste etxe gehienen antzekoa zen, pezuzkoa, zuri zikina kanpotik eta barrutik. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 59. orr.
Sartu orduko betiko usain hura hartu zuen berriz, etxeko usaina, pezoarena, zaku hezeena, amarena, eta gorputz osoa uzkurtu zitzaion. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 106. orr.
Hiru pezo-mota egiten dira bestalde: bat grekoek lidioa deitzen dutena; hau da gure artean erabiltzen dena, eta luzean oin eta erdi eta zabalean oin bete da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1010. orr.