Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
adobe iz lasto eta buztinezko masa, eguzkitan lehortua, adreilu forma duena eta eraikuntzan erabiltzen dena.
La Caledonia adobezko etxe luze bat zen; sabaia lastozkoa zuen, bi isurkinekoa, eta adreiluzko korridore bat. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.
Adobezko hormak zituen landa etxe batean bizi nintzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.
Ekintzaileak adobezko gotorleku batzuetan inguratuta daude, Uana hiritik gertu. Berria - Mundua 2004-03-26
Etxeak bazuen atzeko aldean adobezko hesi-horma bat, arbaztaz estalia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.