Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

petralkeria iz petralari dagokion egite gaitzesgarria. ik lotsagabekeria; zitalkeria.

Hori ez da aberastasuna, hori ez da hizkuntza jakitea; petralkeria eta sasiletratukeria besterik ez da hori.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 143. orr.

Batxilergoa asko aldatu da, zuk egin zenuenetik -atera zitzaion zuzendariari, bestearen petralkeriak apur bat aspertzen hasia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.

Berrogeita hamalau urteko gizona izan, eta oraindik horrelako pedantekeriak eta petralkeriak dituenak, izaera du halakoxea, eta ohitura horiek inork ez dizkio kenduko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Hilabete hauetan zeinek jasan du Abelen petralkeria?  Berria - Kirola   2006-02-08

Santxo lagun: zure petralkeria axolagabeak entzungo nituela uste nuenean, zure zentzu onaren berriak jaso ditut.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 186. orr.

Lanean hiltzea, petralkeria galanta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

Erabaki nuen tentuz ibili beharko nuela baina petralkerietan hasten bazitzaidan pikutara bidaliko nuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.

"Inork ez", dio Txapik gustura ez dagoenaren petralkeriaz, "Yolok berak zeukak itsu galanta, beste ezer ez!".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus