Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zitalkeria 1 iz zitalari dagokion egite edo jokaera gaitzesgarria; zitaltasun gaitzesgarria.

Hori uler dezaket... Zitalkeria da, baina badu giza jokabidetik zerbait.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Barbaroek bizitzeko zertzen dituzten borroka beldurgarrietan karta irabazleak ez direla indar hutsa, baizik eta iraunkortasuna, mendekua, gupidarik eza, azerikeria eta zitalkeria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.

Merezitako zigorra ezartzean ez dago Harengan injustiziarik edo zitalkeriarik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Jendeak sexua hainbeste kakarekin lotuko ez balu -zitalkeria, zeloak, hisiak, ziurtasun-eza, txutxu-mutxuak, errezeloak, "ego" harrotuak, kaka eta kaka gehiago-, lagunekin egiteak ez lioke inoiz kalterik ekarriko adiskidetasunari.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Neuk eman diot ostatu; ez egin halako zitalkeriarik.  Elizen arteko biblia   Epa 19,23

Venezuelarrokin, mutiko, zitalkeriaren bat egiten duenak bere ordaina jasotzen du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 96. orr.

Mutilak zitalkeriaren bat aditu du, aho azpiz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Zoriak ekar lezakeen ongia baino gaitz ugariago ekartzen baitu nahimenaren zitalkeriak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 58. orr.

Konparazioak munduko zitalkeriarik handiena dira, arazo guztiak adibide praktiko batera murrizten dutelako, eta bizitzan, ordea, teoria da balio duena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 254. orr.

Bide horietatik dabiltzanen zitalkerian eror ez gaitezen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Guri gezurretan aritu garela leporatzea zitalkeria handiz jokatzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Proposatzen didazuna zitalkeria hutsa da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Gipuzkoako bigarren etapa ere zitalkeria galanta da.  Berria - Kirola   2006-04-02

Beldurra botoen truke aldatzea zitalkeria hutsa da.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Drobiajkin bera zen erruduna, zitalkeria bidegabeak egin zizkielako Vshivaia Speseko eta Zadirailoveko nekazariei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Keinu, eztul, irrifar, edo adio ttar bat aski izaten baitu iraultzailepeko senik burgesena azaleratzeko, edota noblezia gaindiko zitalkeriarik mehena ere gordetzen saiatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

ETAko ustezko kide baten atxiloketa justiziazko ekintza da, eta burdindegi batean bonba bat jartzea, legez kanpoko zitalkeria besterik ez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Barregarria izan zen haren begitxoen nahi eta ezineko zitalkeria.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zitalkeria hutsa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus