Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertza ekarri zuen gero, ura han hustu eta laratzean zintzilikatu zuen pertza. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.
Kanpaiaren erditik kate beltz lodi bat jaisten zen, eta katearen muturreko kakoan pertz bat zegoen esekia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.
Gaineratiko eskaintzak eltze, pertz eta lapikoetan egosi eta herritarren artean banatu zituzten arretaz. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,13
Etxe aurreko ate inguruan katiuskak zeuden denak nahasian, eta erabat herdoildutako pertz bat. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.
Egiptotik etorritakoak zirelakoan, hor ditugu ijitano edo ijituak edo hungariatik zetozelakoan hungrianoak deitutakoak, bere lapiko eta pertza... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 172. orr.
Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, [...]. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.
Pertz handi bat dakarte kirtenetatik helduta, kea dariola. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 81. orr.
Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia, eta behe sutegi txiki baten gainean zegoen jarria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.
Azkenik, olioa irakiten hasi zenean, pertza hartu, eta zahagi bakoitzean olio irakina botatzen hasi zen, lehengotik hasi, eta azkenera arte. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.
Bi emakumeak gosaltzera jaitsi zirenean, burruntzalia pertza batean sartu, eta txokolatea katiluetan banatzen ari zen ostatuko etxekoandrea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.
Berun irakinez beteriko pertz batean eskua sartu, eta eskukada bat likido atera omen zuen inolako kalterik izan gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.
Pazia zaharrak pertzari: ken hadi ipurbeltz hori! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.
Etxe-lantegiko emakumeak pertz handi bat ekarri zigun, zopaz betea. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 83. orr.
Baditugu hiru pertz handi, gainera, kontserbak egiteko, eta aska bat ur biltegi bezala erabiltzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.
Sukaldariak esan zuen norberaren irudia ikus zitekeela kobrezko pertz handi haietan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 144. orr.
Nire begirada bilatzaileak laster hauteman zuen pertz ketsua garraiatzen zuen taldea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.
Ekarriko diat pertza bete ur. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.
Hankartea garbitu zion bi pertz bete ur berorekin, eta gero izarekin lotu zizkion sabela eta bagina. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.
Pertz handi bat bete ur hartzen nuen eta buru gainera botatzen nien. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 101. orr.
Bi pertz bete masusta hartu eta hamar, agian hamabi tarta egitea. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.
Aitak behiak jetziko ditu eta esne pertza mukururaino beterik igoko ditu eskailerak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.
Eta kristoren aza-pertza omen dauka aurrean, mahai gainean, eta koilara ere kristorena, pala bezalakoa. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 238. orr.
bi pertz bete (4); pertz handi (7); pertz handi bat (3); pertz jarioduna (5); pertz jariodunean (9); pertz jarioduneko (3); pertz jariodunera (7)
pertzaren bila (4)