Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sotoko eskailburuan edukitzen genuen pulpa edo errejiloia, eta hartatik botatzen puska bat, pazian egositako arbi, erramolatxa, patatazal, azaosto, sagartxar edo zena zelakoari, zerritegira pasaeran. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Oinak sartu zizkion ura gatzarekin eta ipurua zeuzkan pazia batean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.
-Errespetuz mintza hadi, Santxo, nire andearekikoetan -esan zuan Don Kijotek-; bakean dezagun bai gure jaia, eta ez dezagun paziaren ondoren laratza bota. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 120. orr.
Ganibet handi bat zuen nire amak eskuan, kobrezko pazia bat, odola jasotzeko, eta egunkari-papera, azala erretzeko. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 127. orr.
Pazia zaharrak pertzari: ken hadi ipurbeltz hori! Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.
Olio-pazia bi, margola-ontziak baino handiagoak, orekiak frijitzeko; eta bi pala azkar zituzten, orekiak frijitu ahala aterata beste ezti-pazia batera botatzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.
Errukituta, azti handien bertuteak eta boterea eman nahi izan zizkion amak, eta horretarako jakinduriaren pazian sartu zuen eta Bach epotxari agindu hura zaintzeko eta aldian-aldian eragiteko. Pako Aristi «Note book», 2005 - 65. orr.