Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertxenta (orobat pertxent; Euskaltzaindiaren Hiztegian pertxenta ageri da) 1 izond liraina, zalua, txairoa. ik poxpolin; pinpirin. (emakumezkoez mintzatuz)

Nik bai bitxia kausitu Hanna hura, berrogeita hamar urteko andere bat neskatila pertxent baten gisa filosofatzen ari, alegia, hain itxura akatsik gabeko eta erakargarrizko emakume bat, hain nortasun nabarmen eta hain itzal handiko dama bat, horratik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 212. orr.

Nik Isidorarekin hiru gauza ekarri ditiat etxera: emakume pertxenta, sukaldari fina eta abizen dotoredun andrea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Herrietako neskatxak eta Baionako jostun pertxentak usu ongi zulatuak izaten dituzten sargazko atorretan mainatzen dira, atorrek ezkutatzen dutena zuloek erakusten dutenetz futitzen direla.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Adiskide atsegin hori, egia ez duk neskatxa polit ezti pertxenta bati esateko moduko gauza.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 55. orr.

-Zoriontsua mutilaren begiek jo duten emakumea! -ahoskatu zuen, edo airera esan, Brigidak, hiru aldiz ezkondu eta hiru aldiz alargun geratu zen emakume pertxentak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 38. orr.

Eta eraman ere bai, ez etxeraino, Brigida pertxentak eta Margarita pinpirinak nahi bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Dama gaskoi gaztea zen; gazte bezain eder pertxenta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 160. orr.

Poz handia guretzat, Patri, pertxenta baitzen, zinez, gure amonen amona xarmangarri hura.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 35. orr.

Katalina, haren anaia Karlos bezala iluna eta baldarra izan beharrean, neska pertxenta zen, irribarretsua, alaia eta oso polita.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Inoiz ikusi dudan neskatxarik pertxentena zara.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 77. orr.

Segurtamen osoa zuen ezen bere laztana munduan zenik eta gazterik pertxentena zela, eta ez zuen horren zalantza izpirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Adio, pertxenta, emakumetan ederrena...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Ez al da egia, ene pertxenta?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

2 (bestelakoez)

Bestalde, gorpuzkera pertxenta zuen eta itxura paregabea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

Begi handi ilunak, gorputz txiki polit pertxenta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Haien ibilera pertxent eta jariakorra, nesken gonaska urdin kanpai-erakoak eta buruko painelu zuriak, eta beltzenak bezalako eskumuturrekoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

3 emakumeez mintzatuz, jenio bizikoa-edo, erantzun txarrekoa-edo.

Ugazalaba, hemezortzi urtekoa, pertxenta samarra izango da, ia lotsagabea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

4 mari pertxenta ik mari 28.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume pertxenta (5); neska pertxenta (4)

brigida emakume pertxentari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus