Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

poxpolin (orobat pospolin g.er.) 1 izond/iz pertxenta, liraina.

Ahaztu haiz zelan konkistatu huen neskatila poxpolin hura?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 144. orr.

Nerea eta biok liburuan emakume independenteen eta emakume poxpolinen arteko bereizketa egiten zenuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Poxpolin aparta da urrunean, ea distantzia hurbiletan are hobeto moldatzen den. Politasun eta kuttuntasun sinboloa hartzen du hor, galeperraren irudira, haur pospolin horrek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 133. orr.

Eseri, nire poxpolina, apatx hemen!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 108. orr.

-Hara, poxpolin hori -esan zion xuxurlaka-, nire ama izango zarela zin egiten badidazu, salbatuko zaitut.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 181. orr.

• 2 iz Espainiako bigarren errepublika garaiko dantza talde abertzeleetako emakumezkoa.

Jantziteri aldetik pospolin txuri-gorri-beltzak desagertu eta ñabarduretan sakondu du.  Berria - Kultura   2004-02-25

Besoetan hartzen nuen bakoitzean eta haren esne usain mingostua usaintzean, halako batean irentsi egingo nuela iruditzen zitzaidan, hain baitzen ederra pospolina.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 168. orr.

Neurekoikeriaz ari naiz: sudurluzeok susmagarriago izango gara beti ariar arrazako poxpolinak baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 82. orr.

Txarangaren atzetik pailazo gehiago doaz, saltoka, taliban koadrilla bat, hiru poxpolin bizardun eta marine talde batekin batera     «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus