Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pertsonifikatu, pertsonifika, pertsonifikatzen 1 da/du ad giza nortasuna hartu edo eman. ik nortu.

Mundu-adigai bat ere badago (conceptus cosmicus), zeina beti deitura horren oinarrian ezarri den, bereziki, nolabait esateko, bera pertsonifikatzen zenean eta filosofoaren idealean jatorrizko irudi gisa errepresentatzen zenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.

Kapitulu oso bat eskaintzen diogu irudia pertsonifikatzeko, irudia prozesuen, afektuen, esanahien iturburu egiteko tentaldi honi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 185. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haren irribarrea iraingarri zitzaidan, laneko gauzetan, birritan aipatu dudan bezala, arduratasun pertsonifikatua bainaiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

3 du ad ideia edo kideko bat pertsona batek ordezkatu.

Hark pertsonifikatzen du, Gonzalez de Duranaren aburuz, bortxakeria politikoak utzi duen biktima oro.  Berria - Kultura   2004-05-06

Bera izango da arkitekturaren ideia, berau arte intelektual bezala hartuz, eta eskuaren eta garunaren, proiektuaren eta egikaritzaren, arteko banandura pertsonifikatuko dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

Aise bilatuko duzu xalotasuna pertsonifikatuko dizun beste izenik ere euskal tradizioan: Peru, Pello, Battis, Marixe, Txanton...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 205. orr.

Ea turkoek zer funtzio betetzen duten pastoraletan, eta ea zer pertsonifikatzen duen turko batek euskal mentalitatean...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Pertsonifikatu egiten dugu gure izuaren iturria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 150. orr.

4 pertsonalizatu.

Aurkeztutako guztien arimak deskribatu zituen test psikotekniko pertsonifikatua egin ondoren, 700 aukeratu zituzten aurre-selekziorako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus