Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta Manuel Lekuonak dioenaz guziz bestera, horien kantu saltsetatik nortua (pertsonifikatua) behar du izan, inondik ere, nere guzizko OrantzaAro horrek. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 164. orr.
Komeni dena itzuli gabe utzi, artikuluaz gabetu eta horra euskarazko zerak norturik munduratu, erdara emagin dela. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.
Kanta honetan, badirudi Mikelats dela olesarorako nortu den pertsonaia gaiztoa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.
Geroxeago, gaztezutuan, ardura ikusi ohi zuen neska hortik zehar, begitartea nortua, bularrak haziak, ipurdia borobildua, irriñoa begietan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 57. orr.
Eta arabiarrak azaldu zaizkigunez gero, ezin utziko dugu aipatu gabe Baxenabarreko Mairi, "genio de fuerzas colosales", mairia (< mairu–a [...]) komeni bezala ebaki eta nortzetik heldu dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.