Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adam eta Eva pertsona -gizon edo emakume- bakoitzaren osagai bi dira, sugearen gainean doan Samaelek tentatuak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.
Geroztik gertatu zait, nortasun arazoek gero eta garrantzi gehiago hartu duten mundu honetan, Gizakiaren eta Pertsonaren arteko bereizketaz gogoratzea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.
Seme-alabak pertsonak direla ikustea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 193. orr.
Urrun bai, pertsona eta gauzetatik oso urrun. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 198. orr.
Sinbolotzat hartzen ditu Frantzisko eta Che Guevara, bi iraultza-moduren sinbolotzat, alegia: pertsonaren iraultza eta egituren iraultza. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Hemen, hil, pertsonak eta animaliak hiltzen gara eta gaituzte. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.
Maiteago ditu zaldiak pertsonak baino. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.
Pertsonak etxeak baino handiagoak ziren denboretan Hemingway Mundakara etorri zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 9. orr.
Pertsona gizabanakoa da, bere buruaren eta bere ekintzen jabe dena. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 57. orr.
Kafea hartu aurretik ez naiz pertsona. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 21. orr.
Beste sexuko pertsonekin. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 257. orr.
Ongi zekien Frantziskok, tratu onak bakarrik, maitasunezko eta adiskidetasunezko tratuak aldatzen duela pertsona. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Pertsona bat ez da tenperatura, argi, egurats, presio eta egoera animikoaren nahasketa besterik, hein handi batean. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.
Pertsona hori irlandar guztion erregea da. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 31. orr.
Txakurra gai da pertsona bat usainetik ezagutzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Zenbat duen pertsonak egiten, hainbeste daki; eta zenbat duen praktikatzen, hainbeste da ona haren otoitza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.
-Nire aita pertsona batek saldu zuen; PC koa zen, bai, txeka haietako partaidea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 60. orr.
Bazirela uneak pertsona batek bere patuari jarraitzen jakin behar zuenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.
Pertsona bati gogoa berotzen zaionean, ez dago zer eginik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 234. orr.
Burdin hesia pertsona bati bidea justu uzteko moduan zegoen zabalduta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.
Bi pertsona entzuten zituen hizketan jaki-gelan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.
Ez dago gizon bihozberarik berak maite duen pertsona zoriontsu ikusita gozatzen ez duenik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
Pozgarria da gure aurreneko maitasuna izan zen pertsona ustekabean ikustea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.
Munduko pertsona guztien artean, zeu zara gehien axola zaidana. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.
Orain mundua berriro sutan zegok, milioika pertsona ari dituk hiltzen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 197. orr.
Benetako barkamenak pertsonatik pertsonarako harremana du aurrebaldintza. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.
-Pertsona bat hiltzea, pertsona horrek manera onak dituelako, zer izango litzateke hori? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.
Pertsona bakoitzari 2,4 metro koadroko tartea dagokio batez beste. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 53. orr.
Aurora pertsona ona da, Nathan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.
-Pertsona ona, jenio berezia... Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.
Pertsona zintzoa zen eta lotsatia, lotsatiegia aukeran. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.
-Ikusten duzu nola ez zen zuk esaten zenuen pertsona gaiztoa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.
Hildako bat pertsona serioa da, neurritsua, dagoen egoeraz jabetua. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.
Adelaren hiru semeak pertsona inportanteak dituk orain. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.
Eta pertsona aluaren egintza alukeria da, jakina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 107. orr.
Itxura batean birjina bat pertsona agorra da, baina bera da emankorrena ere bere bihotzean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.
Behialako ikasleak pertsona helduak ziren ordurako, hogeietan aurrera edo oso aurrera zihoazen gizon eta emakumeak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 73. orr.
Pertsona nagusi normal batek segundoko 2,5 milioi globulu gorri berri sortzen ditu gutxi gorabehera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.
-Non daude, baina, pertsona ulerkor eta gupidatsu horiek? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Pertsona krudela eta berekoia nintzela esan zidan orduan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Andrea txikia zen, eta, nahiz adintsua ez izan, berrogeita hamarren bat urtekoa gehienez, pertsona hondatu baten itxura zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Pertsona sentibera zelako Flora. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Oso pertsona gizabidetsua zen, amore emailea eta guztiz atsegina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.
Alberto hain da pertsona kaskarina! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 138. orr.
Delitu bakar batek [...] errepikatuko ez denak, ez du pertsona normal bat gaizkile bihurtzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.
Ez litzatekeela eseriko mahai berean pertsona azal-ilun batekin, milioi bat dolarren truke ere. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.
Joka ezazue pertsona libre bezala. Elizen arteko biblia 1 P 2,16
Ezin zaio eskubide hori inolako pertsona pribaturi eman. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 91. orr.
Politikaria pertsona publikoa da. Berria - Gaiak 2004-02-04
Inoiz baino pertsona publiko gehiago ezagutzen dugu, eta inoiz ez da hain zaila izan egia esan eta bere nortasuna garbi agertzen duen norbait ezagutzea. Pako Aristi «Note book», 2005 - 73. orr.
Halakoa, ezer onik egin ez eta besteen egite onak lardaskatuz, guztientzat pertsona zirtzil eta mespretxagarri bihurtzen baita. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.
Ezinikusi horretatik libratzen zen bakarra gure ama zen: bere denbora guztian estimatu zuen pertsona ez-judu bakarra. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.
Diskurtsoari dagokionez, esan behar da aditzek ez dutela pertsona markarik, eta benetako pertsona-izenordainik ez dagoela. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.
Atzerriko herri eta pertsona izenak, eta nazioarteko hitzak, jatorrizko grafian idaztea erabaki zuen: Quebec. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 143. orr.
Ez du aipatzen frankoen arteko lehen pertsona-gradua, hau da, antrustioiei dagokien artikulua. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.
Hauxe zen nik uste haien jakin-mina: buztanik ba ote nuen edo pertsona-azalpenik ematerik lortzen ote nuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 149. orr.
Eskuan mertxika bat duen emakume-irudia egiazkotasunaren irudia dela, pertsona-irudi batzuk mahaiaren inguruan ordena jakin batean eta jarrera jakin batzuetan eserita egonez gero Azken Afariaren irudikapena dela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 235. orr.
Halakoek mespretxuz ikusten dute euskaraz edo euskararekin bizi den ia milioi beteko pertsona multzoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.
Tamainaz, berriz, bainuak pertsona-kopuruaren arabera egingo dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.
Pertsona-trafikanteek dirutza izugarriak exijitzen dizkiete eta batzuetan desagertu egiten dira zeharkaldia hasi aurretik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.
Zer pertsona klaseri bururatzen zaio horrelako gauza bat egitea? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Etxe horietan sexu guztiak, adin guztiak, pertsona mota guztiak eskainiko dira, gozatzera joandako libertinoen gutiziak asetzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 239. orr.
Zeren, Estatu bat, pertsona bat denez, ezin da atera armetan bere buruaren kontra. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 111. orr.
Oraindik pertsona bakar batengan batu ez den jendetzan, esan dugun bezala, mantendu egiten da guztia guztiena den naturazko egoera. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 112. orr.
Horregatik, jendetza ez da pertsona naturala. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 111. orr.
Horrela lortutako batasunari Estatu edo gizarte zibil deitzen zaio, eta baita pertsona zibil ere. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 105. orr.
Elkarren defentsarako osatutako pertsona zibil horri Estatu deritza. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 107. orr.
Elkarte horiek Estatuaren menpean dauden pertsona zibilak baitira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 107. orr.
Estatu oro pertsona zibila den arren, ez da aurkakorik gertatzen: pertsona zibil oro ez da Estatua. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 106. orr.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko benetako Zerga progresibo batean oinarritzea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.
Haiei begira ehun bat pertsona izango ginen, gehienak elkarri galdezka, zer gertatzen ari zen ulertu gabe. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.
Mahai batean, lau pertsona, bestean, bikote bat. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.
Hegazkineko tripulazioa sei pertsonak osatua zela esan dio. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.
Jeep batek argia ematen zien uretan sartuta zeuden hiru gizoni, eta ikusteko moduan uzten zituen errekaren beste ertzean begira zeuden hamarren bat pertsona. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 367. orr.
Itsasontzian 4550 pertsona goaz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 239. orr.
Gaur egun 15 pertsona har ditzake, eta lanak egin ondoan [...] 30 pertsonentzako tokia bermatu nahi du. Berria - Euskal Herria 2006-01-13
Behar bezala idazten eta irakurtzen dakiten bi pertsona baino ez dituen udalbatzar batekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 71. orr.
1959an, Zamorako lurraldean, Ribadelagoko urtegia lehertu, eta 145 pertsona eraman zituen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.
Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso. Elizen arteko biblia 1 Kro 5,21
Errazionamendu kartak bi pertsonentzako jakiak baino ez dizkio baimentzen eta merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Lehen pertsonaren ikuspegia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 207. orr.
Hori bezalako erregua xuxurlatuko zuen, lehen pertsonara pasatu eta gero. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 278. orr.
Adibidez, Zergatik Panpox lehen pertsonan dago kontatua. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.
Lehen pertsonan hitz egingo zenuela erabaki genuen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 77. orr.
Nire nobelan, bigarren pertsonan idazten hasi nintzenean harrapatu nuen aipatu txanpa hori... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 242. orr.
Singularreko bigarren pertsonan, hari hitz egiten ariko balitz bezala. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 123. orr.
Iraganaldiko hirugarren pertsonan z- duten adizkiak (zetorren). Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 122. orr.
NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK sailetako 3. pertsona pluralean -te aukeratu zen (ez -e): dute, diote, naute, dezakete... 2. pertsona pluralean, berriz, -e aukeratu zen (ez -te): duzue, diozue, nauzue, dezakezue, zaizue... Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 171. orr.
"Euskaldunei eta euskaldunoi", bai, oso erraz nahasten baitituzte teologoek lehenbiziko pertsona eta hirugarrena, aitaren etxea eta izpiritu santuren batena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.
Zelanoko Tomasek pluraleko lehen pertsona erabiltzen du (hala egiten du azken kapituluko otoitzean ere), lan-talde baten ordezkari modura ariko balitz bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 275. orr.
Ulertzen dute Jainkoaren batasuna hiru pertsonetan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.
Aitagandik Semea jaio da, jainkozko bigarren pertsona, eta gero bere borondatez zabaltzen da izate guztien sorkeran. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.
Orain arte esandakoak [...] Jaungoiko bakarra den Hirutasunari dagozkio eta Hirutasun bereko pertsona bakoitzari. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 334. orr.
Jainkoagan pertsonei dagokie hain zuzen ekintza, eta poza berriz ezartzen zaio esentziari sinplizitatean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
"Hiru pertsona" esaten dugu zerbait esatearren, ez Hirutasuna zer den azaltzeko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 300. orr.
Elkarketa horri Espiritu Santua deitzen dion beste mamu bat gehituko dio, eta, berak esaten duenez, hiru pertsona horiek bakarra osatzen dute. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.
Zeruko Aita, bere pertsona-berezitasunez, ekintza hutsa da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.
Nola hiru jainko-pertsonak begira zeuden mundu guztiko zabaldira edo osoro gizonez betetako lurbirara. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 85. orr.
adineko pertsona (12); bederatzi pertsona hil (21); bi pertsona atxilotu (17); bi pertsona hil (69); bi pertsona zauritu (11); bigarren pertsona (16); bizi den pertsona (9); bizi diren pertsona (15); bost pertsona atxilotu (13); bost pertsona hil (28); dozenaka pertsona (22)
ehun pertsona inguru (13); ehunka mila pertsona (8); ehunka pertsona (45); hamabi pertsona hil (17); hamabost pertsona hil (10); hamalau pertsona hil (10); hamar pertsona hil (16); hamasei pertsona hil (9); hildako pertsona (16); hildako pertsona baten (8); hiru pertsona atxilotu (12); hiru pertsona hil (46); hiru pertsona zauritu (11); horrelako pertsona (12)
inguruko pertsona (10); lau pertsona atxilotu (8); lau pertsona hil (50); lau pertsona zauritu (11); lehen pertsona (28); mila pertsona inguru (13); milaka pertsona (98); milaka pertsona bildu (14); milaka pertsona hil (13); milioi bat pertsona (23); milioi pertsona (145); milioi pertsona bizi (14); milioi pertsona daude (12); milioi pertsona hil (20); milioi pertsona hiltzen (11); milioi pertsona inguru (18); milioi pertsona inguruk (8); milioika pertsona (19); nolako pertsona (8)
oso pertsona (60)
pertsona arruntak (9); pertsona artatu (9); pertsona atera ziren (13); pertsona atxilotu ditu (24); pertsona atxilotu dituzte (40); pertsona atxilotu zituen (48); pertsona atxilotu zituzten (41); pertsona bahitu zituzten (10); pertsona bakar bat (13); pertsona bakar batek (15); pertsona bakar baten (12); pertsona bakarra (51); pertsona bakarrak (22); pertsona bakoitza (15); pertsona bakoitzak (26); pertsona bakoitzaren (25); pertsona bakoitzari (10); pertsona bakoitzeko (10); pertsona bat atxilotu (15); pertsona bat hil (83); pertsona bat zauritu (12); pertsona baten aurpegia (8); pertsona bera (53); pertsona berak (11); pertsona bildu dira (15); pertsona bildu ziren (50); pertsona bizi dira (31)
pertsona egokia (16); pertsona ezagun (20); pertsona ezaguna (11); pertsona ezagunek (20); pertsona ezagunen (9); pertsona fisikoen errentaren (19); pertsona gaiztoa (8); pertsona gazte (9); pertsona gisa (38); pertsona helduak (12); pertsona hil dira (245); pertsona hil ziren (313); pertsona hil zituen (52); pertsona hil zituzten (45); pertsona hiltzea (9); pertsona hiltzen dira (17)
pertsona inguru bildu (38); pertsona inguru bizi (12); pertsona inguru hil (41); pertsona izan ziren (8); pertsona jakin (18); pertsona kutsatu (12); pertsona larri (8); pertsona moduan (12); pertsona mota (10); pertsona normal (20)
pertsona on (8); pertsona ona (34); pertsona oso (15); pertsona talde (13)
pertsona ugari (11); pertsona zauritu dira (17); pertsona zauritu ziren (82); pertsona zauritu zituen (18); pertsona zehatz (8); pertsona zendu ziren (11); pertsona zibil (8); pertsona zihoazen (8); pertsona zintzoa (9)
sei pertsona hil (35)
urteko pertsona (11); zazpi pertsona hil (21); zortzi pertsona atxilotu (11); zortzi pertsona hil (30)
adineko pertsonak (9); ari diren pertsonak (9); bizi diren pertsonak (10); dagoen pertsonak (13); dauden pertsonak (20); edozein pertsonak (14); ehunka pertsonak (9); milaka pertsonak (25); milioi pertsonak (47); pertsonak galdu (8); pertsonak hartu (9); pertsonak ikusi (8); pertsonak izan (11); pertsonak osatzen (10); pertsonak parte hartu (10)
hirugarren pertsonan (22); lehen pertsonan (41); lehenengo pertsonan (9)
bi pertsonaren arteko (9); edozein pertsonaren (11); milaka pertsonaren (12); milioi pertsonaren (9); milioika pertsonaren (8); pertsonaren bat (12); pertsonaren gorpuak aurkitu (12); pertsonaren heriotza (16); pertsonaren heriotza eragin (10)
hildako pertsonen (9); mehatxatutako pertsonen (9); pertsonen arteko harremanak (12); pertsonen eskubideak (15); pertsonen kontrako (10); pertsonen kopurua (25); pertsonen zerrenda (8); sexu bereko pertsonen (23)