Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gizabanako (489 agerraldi, 57 liburu eta 68 artikulutan; ETCn 7.010 agerraldi) 1 iz giza motako banako bakoitza. ik norbanako.

Nork ulertu gizabanakoa? Gizabanakoaren izaera soziala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Taldearen interes komunari eustearren, gizabanakoen askatasuna mugatzeko beharra zegoen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.

Bete al daitezke gizabanakoaren eskubideak, gizarteari dagozkionak asetzen ez badira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Gizabanakoen eta gizarteen bizitzan ez baitago faktorerik, mintzaira bezain garrantzitsua denik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Zein desegokia den etengabeko gerra bai gizadiaren, bai gizabanakoaren iraupenerako.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 71. orr.

Gizabanakoa, ordu arte menpeko genuena, herritar gertatu eta herritar bati dagozkion eskubideen jabe egin.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Historian, esaterako, zein da banakoa?: gizabanakoa, garaia edo nazioa?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 141. orr.

Gizabanakoaren eta herrien askatasunaren aldarria .  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Ez gizabanakoren baten bereizgarria, gizaki guztientzat komuna baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Baina badira grina batzuk gizabanakoak aukeratzen ez dituenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 353. orr.

Gizabanakoen sailkapena egin nahian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.

Gizabanakotik gizamordora, eta mordotik banakora, jauzi ikaragarri mortala dagoela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Izen berezi batek gizabanako bat (edo pertsona bat) adierazten duen bezala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Gizabanako batzuek oso gogoko dute lagun hurkoari gaitz egitea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Gizabanako edo talde batek identifikatu gabeko jende errugabea hiltzeko asmoa duenean.  Berria - Mundua   2004-03-16

Izan ere, bi gizabanako, adibidez izaera bereko bi gizabanako, elkartzen baldin badira, gizabanako bat osatzen dute, bakoitza baino bi aldiz ahaltsuagoa dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 417. orr.

Gizabanako edo talde batek identifikatu gabeko jende errugabea hiltzeko asmoa duenean.  Berria - Mundua   2004-03-16

Bertan bizi den gizabanako zein kolektiboei lotutako telebista.  Berria - Harian   2005-12-27

2 (izenondoekin)

Gizabanako partikularren ekimenez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Gizabanako anonimo, ikusezin eta neutro batek.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.

Zereginetatik libre gelditu ezkero, zer egin asmatu beharrean aurkitzen da gizabanako librea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Gizabanako partikularren ekimenez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

Gizabanako hiztun guztien artean zeinek du era honetako hizkuntzan hitz egiteko eskubidea?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

Hazkunde guztiak gizabanako sortzaileekin edo banakoen gutxiengo txikiekin sortzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 429. orr.

Nik oso pertsona desberdinak ikusten ditut Euskal Herriko kaleetan; gizabanako benetakoak, ez odolki antropomorfoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 59. orr.

Nozdriov barre-algaraka hasi zen orduan, gizabanako gordin eta osasuntsuek bakarrik egiten duten irri ozen horrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.

Ez ziren bildu txiroen edo gizabanako ezezagun batzuen beharrizanez mintzatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 289. orr.

Beste enda guztietako gizabanako prestuek hilotzen antza izango dute haien aldean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 325. orr.

Ba al da gizabanako birtualen multzoaz bestelakorik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Euskal gizabanako, gizarte, eta ekonomia berriak zituen helburu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 122. orr.

Aldaketa oro gizabanako kopuru batek bakarrik erabilia izan da, hiztunen multzoa erabiltzen hasi baino lehen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 16. orr.

Gizabanako multzo baten burmuinean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus