Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ihi eta landare sarrien artetik, korronte barean, arrantzale batzuk sareak batzen ari ziren, beste batzuk, berriz, batera eta bestera zebiltzan pertika luzeen laguntzaz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 79. orr.
Hegoaldeko haizeak izotz haitz pilo bat ekarriko du eta pertikez ahaleginduko zarete enbarkazioa babesten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.
Astiro, kontuz, izotz tontorrak saihestuz, izotz bloke txikiagoak pertikez eta palankez apartatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.
Bi egun haietan ere gai izan nintzen komunera-eta neure kabuz joateko, nahiz gazura aldean eraman behar izan pertika batetik zintzilik. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.
Gurdiaren pertikan jarrita. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 74. orr.
Gurdi baten pertiken artean tente dagoen zaldi batek halako osasun sentsazioa ematen du. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.
Atean etxeko alperra: ardatzetik burdinazko urkuluaz eta pertikaz hornitua. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.
Gurdia kargaturik zegoenean, iztingadi-lurrak ez zion eutsi, gurpilak hondoratu ziren bertan, eta zaldiek, izuturik, pertika hautsi zuten. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.
Amets egin diat gurditxo bihurtua nintzela eta kondesa andreak pertikatik heltzen zidala eta bertatik tiraka ninderamala biltegi barrenera. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 32. orr.
Dakienak daki jartzen kabila pertikari eta zaila ez bada ere, dakienak sartzen dio haria orratzari. Gurdi-pertika baino handixeagoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 125. orr.
Dakienak daki jartzen kabila pertikari eta zaila ez bada ere, dakienak sartzen dio haria orratzari. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 125. orr.
Biwa bost sokako laute txiki bat da [...]: kutxatxo sabelduna, kalabaza luze baten erdia bezala, pertika edo ezpata labur eta mehea, eta zurezko bost ziri sokak tenkatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.
Macki ez zitzaion gustatzen korrika egitea, eta pertika batekin, bertikaltasunaren bila, atletismoaz gehiago gozatuko zuela erabaki zuen. Berria - Kirola 2004-09-19
Gainera, pertika eta gorako jauzian zaila da ezer aurreratzea, tartean listoia dagoelako. Berria - Kirola 2004-07-31
Munduko hiru marka ondu zituen (pertikan, jauzi hirukoitzean eta 4x400 txandakoan). Berria - Kirola 2004-03-09
Naroa Agirrek kale egin zuen eta pertikako finaletik at geratu zen Budapesten. Berria - Kirola 2004-03-06
Atenasen zure helburua pertika jauziko finalean egotea da. Berria - Kirola 2004-07-31
Bihotzak pertika-jauzirik egin al dezake, esofago hodiari-edo helduta? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 45. orr.
Pertika-jauzilaria izan nahi zuen, eta arratsaldero joan zen urte oso batez zintzo-zintzo entrenalekura. Ellen ahaleginetan ari zen Stanen itxura zehatz-mehatz nolakoa zen gogora ekartzeko, pertika-jauzlari baten lerdentasun sendo hartaz oroitzeko. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.
Joan den ostiral arratsean, hupa haga edo pertika masters-a ospatu dira zezen plazan. Herria 2002-08-01
pertika jauzia (8); pertika jauzian (11); pertika jauziko (19); pertika jauziko finalean (12); pertika jauzilari (5); pertika jauzilaria (5)