Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikazkina zegoen atean, orga baten endaitzak esku banatan hartuta eta haserre. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 226. orr.
Zabu egin eta gurdiaren endaitzari nola oratzen zion ikusi zuen laborariak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Endaitzen arteko zaldia, beste biak baino handixeagoa eta gurdiaren ibilera zuzentzeko ardura zuena, trosta luze-luzean zihoan beti. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.
Erdiko zaldia, endaitzen artekoa, bidearen erdian ibil zitekeen, beste biek nork bere aldera lerrarazi gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.
Ukuiluetatik gurdien endaitzetara itzuli ziren bizileku ibiltarietatik tiratzen zuten zaldi zahar hanka-motelak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Egundoko arretaz miatzen zituen gurpilak, endaitzak, zaldien belarriak eta ezein autoreri sekula bururatuko ez litzaizkiokeen beste leku batzuk ere, non aduanetako funtzionarioei soilik baitzaie zilegi eskua sartzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.
Gurpilak, ardatzak, ziriak, gurtetxea, endaitzak, den-denak inguruetako zuhaitzekin eginak dira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.
Hiruretan handiena bi endaitz luzeen artean atxikirik jarri zuen, endaitz mutur batetik bestera txilinez, zintzarriz eta mortxilez jositako uztai antzeko baten azpian -duga izenekoa-; eta beste biak tarantasaren pikabuztanetan estekaturik besterik gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 132. orr.