Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Malkarrean ongi eginiko eta harkaitzetako bejetazio zakarrarekin nahasiriko eskailera perpendikular batetik igotzen naiz mendira, hagitz maila altu eta estuetan goiti. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 139. orr.
Urrunera, kale perpendikular batean, ikusten ahal zen autobus bat pasatzen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 86. orr.
Old Brompton-ekiko perpendikular ematen zuen, baina metroko geltokirako bideaz bestaldera, eta horregatik, nekez pasa zitekeen Victoria han aurretik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.
Irudi horretan garbi ikusten da ikuspen-ardatzaren paralelo (proiekzio-planoaren perpendikular) diren lerroek puntu baterantz (ardatz optikoaren eta erretinaren ebaki-punturantz) elkarretaratuz doan lerro-familia bat osatzen dutela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.
Espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke eredu erraz eta antzinako batez, bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.
Ekar dezagun gogora [...] "arrain-hezurrezko" perspektiba deitua ("ihes-ardatzezko perspektiba" ere deitua); honetan, koadroaren planoari buruz perpendikular diren zuzenak erdiko ardatz baterantz dute konbergentzia, eta ez puntu baterantz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.
Habeak aurrera atera zituzten, habeen proiekzioak triglifoekin perpendikular jarri arte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.
Barruko elementuak, cella-ra begira gelditzen direnak, guztiz perpendikular dituztela egin behar dira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.
Habe horien gainetik eta kapitelen gainean perpendikularrean jarrita, pilare batzuk daude euskarri moduan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.
Ondoren, osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak, paretarekin arrasean eta perpendikularrean hartuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
Danbor hori perpendikularrean egoten da zeharka jarrita, eta gurpilarekin batera ibiltzen da biraka. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.
Cathetoe deitzen dira eta boluten lau ertzetan egin behar dira, abakoaren ertzarekin perpendikularrean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.
Basak bukatuta daudenean eta beren lekuetan jarrita, erdiko kolomak jarri behar dira pronaoan eta atzeko aldean, beren zentroarekiko perpendikularrean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.