Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pergamino (94 agerraldi, 22 liburu eta 4 artikulutan) 1 iz idazteko edo liburuak josteko prestatu den abere larru fina. ik pergamu; larrutx; larruki 2.

Pergaminoa, tinta eta luma atera, eta lanean hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 120. orr.

Hermionek arrastaka eraman zituen tinta eta pergaminoa erostera hurrengo atera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.

Gutun-azala sendoa eta astuna zen, pergamino horixkaz egina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

Zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala.  Elizen arteko biblia   Ap 6,14

Harryk pergaminozko gutun-azala atera zuen sakelatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.

Pergaminozkoak ziren, edota antzeko larrutxez egindakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 112. orr.

Bakarrik, pergaminoaren aurrean, [...] inork aintzat hartzen ez zuen jendaila baten abenturak marraztu zituen bere kalamoaren puntaz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.

Pergaminoak ez al dira ardi-larruz egiten?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.

Elkarri jositako zenbait koadernoz osatutako ezkuizkribu honek, indartzeko, pergaminozko azalak zituen erantsirik, garai hartan ohi zen eran.  Berria - Kultura   2004-02-19

2 larru horretan idazten den dokumentua.

Ikusi al dituzu nire liburutegiko pergamino eder horiek?  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 53. orr.

Pergamino hau magia beltzez beterik dago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

Binns irakaslearen mamuak esan zienean lumak uzteko eta pergaminoak biribilkatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.

Snapek pergaminoa seinalatu zion, non Ilargitxoro, Harbuztan, Bidezango eta Adarrandi jaunen hitzak artean distiratsu agertzen baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

Irakurri zuen pergaminoa bildu eta, hunkituta, zera esan zien: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 217. orr.

Aurpegi-aurpegira bota zion etsaiari pergamino urratua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

Banuen tiradera batean pergamino irudiztatu bat, zeinaren lege-indarrez, letrakera dotorezko hitzez, Primo Levi, judua arrazaz, Kimikako lizentziatu-agiriaren jabe egiten baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harryk luma hortz artean hartu eta burkoaren azpitik tintontzia eta pergamino-biribilkia atera zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 8. orr.

McGonagall andereñoak aurrera egin zuen pergamino-erroilu luze batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 109. orr.

Jakin-minez, Harryk kartazala ireki eta barruan zegoen pergamino-sorta atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

-Zergatik ez? -erantzun zion Hermionek, aulki batetik pergamino-pila bat kenduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.

Pergamino-zati handi bat zen, karratua eta oso higatua, baina han ez zegoen ezer idatzita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Hainbeste larru zati eta pergamino puxka xahar omen zituelako inguruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 340. orr.

Normalean gorrixka izaten zuen aurpegia pergamino-kolorekoa jarri zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Liburutegiak harraskako xaboi eta pergamino usaina zeukan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 7. orr.

· Bere pergamino haragia olioztatzen ari zen, ur epeletan beratu ondoren, eta zain more handiak nabarmentzen zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pergamino biribilki (4)

bi pergamino (4); pergamino biribilki (4); pergamino zati (10); pergamino zati bat (5); pergamino zati zahar (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus