Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pergamu (40 agerraldi, 6 liburutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian pergamino agertzen da) 1 iz pergaminoa.

Hasia bainintzen, lehenago izkiriatua dudan moduan, ordura arteko gorabeherak nire kabuz pergamuetan biltzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 113. orr.

Halaxe ekin nion Gaztelako erromantzez izkiriatua zen hura beste pergamu batera zehatz aldatzeari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Pergamu baliosak eskuz izkiriatuak eta aberaski marrazkituak. barrenean sua duela esan liteke, sutara hurbildutako pergamu zurbildua ematen baitu haren azalak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

Begi txiki hondoratuak eta pergamuaren antzeko begipeko bi poltsak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 16. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mahaiaren gaineko pergamu-kiribilak aztertu nituen lehenik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Pergamu zati horitu bat zegoen, ez besterik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

Pergamu pieza oso bat harturik ekin nion kopiatzeari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Arasatik pergamu pieza bi hartu zituen gizonak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 222. orr.

Mantel pergamu-kolorean frantses antzinakoak behar duten hitz eta espresio batzuk daude,  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atorraren azpian nekarren ontzikoen errolda-pergamua liburuen artean sartu nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 273. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus