Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentze 1 iz belardia, zelaia. ik larre; alhapide.

Behin betiko muga zehatz baten finkatzeko, jakin ginezan, azkenean, nun hasten ziren, nun gelditzen, batzuen eta bertzeen lurrak, oihanak eta pentzeak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.

Landa eta pentze artean nabil, bidea ez da sobera garbi baina Urantziatik ateratzean hartu dudan patarraren kaskora heldu orduko, begien aitzinean daukat Sanso herria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Bidexka anitz iragaiten zen oihan, iratze eta pentzeetatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 36. orr.

Kosta aldean, eta belardi eta pentzeetatik belar ondua bildu nahi duenarentzat ere, makineriak laguntza handia eskuratu dio baserritarrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Heldu da behintzat artoaren jiteko hori, kanpokoa izaki askoz ere hobea noski, eta horra non kendu dion bertokoari soroa, alorra, pentzea eta izena bera ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.

Haritzak bukatu eta pentzeak hasten diren tokian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Etxeen artean, pentzeak eta pentzeetan, haritzek egin tatxa ilunak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Gaztaroko oporretan gure mendi xolako pentzean belar edo soro metak moldatzen genituen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Haste haiendako tailuz belar epaiteak, belar idorraren pentzeetatik ekartzeak bizkarka, leatxunak deitu tresnekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Pentzeen hesiak, "chantos" delakoak, arbelezko harri lauza landatuz eginak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.

Mihiseak atxikitzen ziren armairuetan, pentzetako lore batzuek emanez behar zen usain ona.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Santa sekulan ez dugu patatarik landatu, eta nahi dute pentzeak horretan erabil ditzagun.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

Lau behi ageri dira hor, etxearen aurreko pentzean jaten ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 308. orr.

Iturrotxak agortuak, pentzeak larrutuak eta iralekuak jadanik larrazkeneko jauntzitan.  Herria   2005-08-11

Nola liteke bat, halako pentze ederrean bazkatzeari utzi, eta padura horretan gizentzera lerra?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Goi pentzeak hutsik daude.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 53. orr.

2 (izenondoekin)

Pentze handi eder bat utzi dugu eskuin eta zuhaitzen erdian hasi gara igaten. Ardiak bidean lerroan zebiltzan gero, autoen pasaiak trabatuz eta pentze irekietan, belar berdez asetzeko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 31. orr.

Orreagako ordokia dena pentze berde eta gizen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Geldian, lurrak leku bakoitzean duen zaporea dasta daiteke, pentze samurren gozotasuna, arantzadien mikatza, [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.

Pentze patartsuetan, behiak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Luzaideko pentze maldatsueri pentsatuz, aise da konprenitzea zer lan akigarria zitekeen haientzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Aski dut bide ertz bateko pentze aberatsetan artalde bat alhan ikustea, baketzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Han hemenka, harrixabal xuriak, ardi ttittak iduri dutela pentze lohitsu batean landatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

Pentze berdailetarik ilargi beteari kantan ari ziren igel erlastuen konpainian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

Nekazari taldeak belardietara iristen hasi zirenean, behiak zeramatzaten, eta hain ohikoa den zintzarria eramaten zuten lepotik zintzilik pentze ikusgarri haietan jatera joaten zirenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Pentze pribatuak ere ezingo dira ur horrekin freskatu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

3 irud/hed

Nire espiritua ez zen konkistatzaileen arrazakoa, baizik eta fakturen pentzean graziazko trena noiz irago zain bazkatzen diren behien kastakoa.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

landa eta pentze (4); ondoko pentze (3); pentze eta landa (3); pentze handi (3)

ondoko pentzean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus