Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alhapide 1 iz ipar bazkalekua, larrea.

Zeren halakoak baitira, zinez, sentimenduak, elkarren aurkakoak, bai, baina elkarren beharra dutenak, batak bertzea baitu bazka eta alhapide.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 325. orr.

Alta bada, erromatar idazleak, alhapide ederrik aurkitu zukeen antzinako greziar ezagun anitzek landu alorretan, hala nola, Homeroren, Pitagorasen, Herodotoren, Aristotelesen, Polibioren eta, bereziki, Platon "adiskidearen" idazkietan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 22. orr.

Gure larre mendixketan diren alhapidek badauzkatela sobera arbola.  Herria   2003-10-02

2 irud/hed

Zer ixtorioak ez ditu asmatzen haur baten irudimenak gutiagorekin? Hemen aldiz, eginik prestak, baditu irudimenaren alhapideak, filma fantastiko baten sekulako kanpo-barneak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus