Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsio (orobat pentsione g.er.) 1 iz norbaiti aldian-aldian, arrazoi jakin batengatik eta laguntza gisa ordaintzen zaion diru saria.

Oatesek pentsio bat jaso zuen saritzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Asko lagundu ziezaiokeela hark militarren aurrean, gerrako pentsioa jasotzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 19. orr.

Pentsio bat lortzea izango nuke, eta horrez gainera baita milaka dolar batzuk ere.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Ez zuen, damurik ere, pentsionerik hunkitzea lortu, gerla ekintza laneko istripu gisa kontsideratua izan zelakoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 100. orr.

Pentsioa eskatzeko asmoa zuela aitortu zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 13. orr.

Emakumea Lombo de Tanquera joan zen bizitzera eta enpresak hilero pentsioa helarazten zion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 141. orr.

Aznarrek dio pentsioak berak bermatzen dituela.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Dirurik ez dagonez pentsioak murriztu behar direla.  Berria - Ekonomia   2006-05-06

Erretretako pentsioneak laneko sartzeen parte bat hartzen du eta eros-ahala ttikitzen.  Herria   2003-04-24

Alargunen pentsioak «duintzeko» exijitu du Koldo Azkoitia Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Aurten ez zaie %1eko igoera ezarriko pentsioei.  Berria - Mundua   2004-03-12

Pentsioak %2,8 handitu dituzte aurten Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-01-10

Pentsioak kalkulatzeko kotizazio epea zabaltzea ez da «gai bakarra» helburu hori lortzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-14

-Libra bat eta sei penike atera zidanan niri pentsiotik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez-dakit-nolako fondoekin hasi ziren, pentsio militarrarekin edo horrelako zerbaitekin, ez dakit oso ondo, eta leporaino bete ziren diruz eta orain desagertu egin dira jendeak eman zien diruarekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 136. orr.

Pentsio osagarrien aldeko apustua egin nahi du Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Harian   2006-01-11

Legea indarrean jarri ostean, baina, pentsio jakin bat kobratu ahal izango lukete bikotekidea hilez gero.  Berria - Gaiak   2004-04-01

Luis XIV.ak pentsio batzuk agindu zituen hamar haur zituztenentzat, eta pentsio handiagoak hamabi zituztenentzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Alargunen pentsio murritzentzako «behin betiko irtenbidea» eskatu zuen Barkosek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Menturaz pentsio ona gelditu zaio.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 176. orr.

Alargunen pentsio txikienak LGSra egokituko ditu Nafarroak.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

Gutxieneko pentsioak %6 igoko dira; besteak, %3.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Lehen hiruhilekoan %15,4 gehitu dira borondatezko pentsioak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Hala, Nafarroako Gobernuak 14 milioi euro bideratu ditu pentsio ez kontributiboetara.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitari erretiro ederra geratu zitzaion Ur Partzuergotik, BBK-ko pentsio plana kontatu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 125. orr.

Populazioaren zahartzeak kolokan jarri du mendebaldeko estatuen pentsio sistema.  Berria - Gaiak   2004-11-06

PSE-EEk, berriz, pentsio sistema publikoaren alde agertu zen, betiere Kutxa Bakarra apurtzen ez bada.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Pentsio kutxak pribatu bihur daitezen.  Berria - Mundua   2004-01-22

Ordurako, behialako nire bizikidearekin neukan harreman bakarra zen erabili eta baliogabetutako pentsio-txekeen atzealdean haren sinadura ikustea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.

Horrekin bizi zen, andre Leonardaren pentsio-saritxoaz gainera, familia osoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Lan merkatua, erretiratuen pentsio aseguruak, osasun sistema, zerga sistema.  Berria - Mundua   2004-08-14

Hala ere, pentsio-kontu horretan nik mantsoago jokatuko nikek...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

Indulis Emsis lehen ministroak soldata, pentsio eta lan baldintzak hobetuko dituela agindu du.  Berria - Mundua   2004-04-22

Mentxuk farmazeutiko titulua izan arren, dirutan nekez ordainduko ziola gaztigatu zion Rafael Lizarraga lizentziatuak, eta pentsio truke itxi zuten tratua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Lan eta Pentsio idazkari postua eman dio Blairrek, azken urteotan Goi Hezkuntza ministro zenari.  Berria - Mundua   2004-09-10

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aleman ez-duin asko zegoela istripu probokatu batean bere burua zauritu, gerrari izkina egin eta gerra-pentsioa kobratzen zuena. Erretiro pentsio baterako emaniko dirua itzultzeko eskatu du meatzariak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Ramires-Araujo Lda. enpresako gutun-azal betea jasotzen zuen, erretiro pentsioaren kariaz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 13. orr.

Jubilazio pentsioak 680,87 eurokoak dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eta 511,02 eurokoak Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-07-06

Lege proiektu zaharrak alargun pentsioak jasotzeko hiru urtez Nafarroan bizitzea eskatzen zuen.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

5 apolilo etxea. ik ostatu.

Gauero errepasatzen zituen katalogoak pentsio, hotel, apartamentu edo ostatu hartua zuen txandako txakurretxolako flexopean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 46. orr.

Bilboko pentsio batean ostatu hartu eta hantxe bizitzen geratu zen Lauaxeta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.

Donostiara etorri zen, eta berton jarri zen pentsio batean bizitzen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Zabalguneko pentsio batera gara emakumea eta biok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Bikoteak, diru arazorik ez zuenez, hotel zahar eta dotore batean hartu zuen ostatu; P. eta biok pentsio txiki batean.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 48. orr.

Arriskuan nengoela eta, ezkutaturik egon nintzen pentsio merke batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 160. orr.

Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu, Britainiar Museoari bizkar.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Ez gauden gaua pentsio ziztrin batean edo autoan pasatzeko moduan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 37. orr.

Izan ere, eskuliburu askotan esplikatzen da pentsio bat ez dela gauza bera gauez eta egun argiz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 40. orr.

Pentsiokoekin bazkaltzeko eta pentsiokoekin hitz egiteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 108. orr.

6 ostatuz egoteko pagatu behar den saria.

Hango aterpetxe batean egotera behartua zen, baina pentsioa ordaintzeko dirurik ez zuenez, hango garbiketak egitera behartzen zutela argitu du Xabier Susperregik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

7 ostatu, hotel eta kidekoetan, mantenua.

Berrehun eta gehiago kilometro, eta gero, ospitalean, pentsio konpletoarekin egon zuan astebetez; eta, paperak zioena: laguna ondoko ohean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitaren pentsio-lagun batek sinaturik zetorren berria, Fein edo Fain delako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 147. orr.

Bazegoen bertan pentsio itxura zuen etxe bat, baina taberna zen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 25. orr.

Matiasen gela pentsio-tipoko gela zen, baina telefonoa zeukan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 26. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hemen da, plazako familia-pentsio batean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 132. orr.

10 pentsio funts

Egoera konplexua da egungoa, kapitalaren hedapen atomizatua baita: akziodun txikiak eta inbertsio eta pentsio funtsak, eta kategoria sozial berri bat, kapitalaren kudeatzaileak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

OCDEren arabera, Espainian pentsio funtsen ondarea BPGaren %9 da, Frantzian %7 eta Alemanian %3,8 da.  Berria - Harian   2006-01-11

OCDEk sei gomendio eman ditu pentsio funtsak arautzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Inbertsio funts, pentsio funts eta aseguru-etxe handiek mugitzen duten dirutza osoa 21 bilioi dolar ingurukoa dela kalkulatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Nafarroan ez dago horrelako egiturarik, eta pentsio funts eta planak erabiltzen dituzte.  Berria - Harian   2006-01-11

Pentsio funtsen sistema optimizatzea.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Jaurlaritzak UGT eta CCOOrekin hitzartu du pentsio funts publikoa.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus