Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsamolde 1 iz pentsatzeko modua. ik pentsamendu 5.

Horretarako, ordea, errotik aldatu beharko ditugu denok [...] gure pentsamolde eta jokabideak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Erresuma desberdinetakoak ginen, pentsamolde anitzetakoak, fedea ere ez genuen denek berdin bizi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Izan ere, korapilo asko ageri zaizkigu Verneren pentsamolde eta nortasunaren inguruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Funtsean, trinkotu samartuak ditugun zenbait eredu eta pentsamolde aldatu beharko ditugu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Hark [Agustinek] eskainitako pentsabide eta pentsamoldeen originaltasuna eta indarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Jakina da K.a. VI-IV. mendeetako ilustrazioak -Xenofanesen pentsamoldeak, edo Sokrates eta Platonen proposamen etiko berriak- errefusatu egingo dituela garai zaharretako mundu-ikuskerak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Antitesiaren baieztapenen azpian pentsamoldearen erregulartasun perfektua eta maximen batasun osoa dagoela ohartzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.

Suposatzen da, bestalde, historikotasunaren forma bakarrak eta berberak biltzen dituela egitura ekonomikoak, gizarte egonkortasunak, pentsamoldeen inertzia, ohikuntza teknikoak, jokaera politikoak, eta guztiei eraldaketa-mota bera ezartzen diela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

Pentsamolde horri hermeneutika esaten zaio, eta horren egitekoa testua barren-barrendik interpretatzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pentsamolde kalkulatzailea erabat nagusitu da gure aroaz; meditazioak alde egin digu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.

Pentsamolde marxistak ere -XIX. mendea- pentsamendu klasikoaren ildotik jarraitu zuen eskuarteko dugun gaiari dagokionez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.

Pentsamolde klasikoa edo lanaren nazioarteko banaketaren apologia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Gabezia hau ez zaio berari soilik leporatu behar, garaiko pentsamolde dogmatikoari baizik gehienbat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Idealismo hau arrazoizkoa eta pentsamolde filosofiko zehatz baten araberakoa da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.

Hizkuntza sistema sinkroniko baten egoera jakin batek ez du, saussurear pentsamoldean, diakroniarekin zer ikusirik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Landako pentsamoldeak liluratzen dituelako izango da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 126. orr.

Bestelako pentsamolde bertatikoago bat, hizkuntzaren bidez bideratzen ez dena [...], gure zentzumen-organoen pertzeptuetan oinarrituta zuzenean antolatzen dena baizik: zentzumenezko pentsamen bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Berpizkundeko perspektiba bere garaiko kultura- edo pentsamolde-joeraren emaitza gisa aurkezteko modu hau eskematikoegia da, eta ez dio Panofskyri zor zaiona aitortzen.· Liburua gaika dago antolatuta: ekonomilarien helburuak eta tresnak, ekonomilarien ideologia, merkatu pentsamoldea, kontsumo-gizartea, lehiakortasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

Ez naiz ahalegindu medikuntza-pentsamoldearen genesi enpirikoa eta osagai ezberdinak deskribatzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere pentsamoldea (6); merkatu pentsamoldea (3); pentsamoldea aldatu (7); zure pentsamoldea (4)

bere pentsamoldeak (3)

bere pentsamoldearen (3); merkatu pentsamoldearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus