Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure pentsamendu, sentimendu eta asmoak elkarri adierazi ahal izateko sortu du gizarteak hizkuntza. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.
Hitzak dira pentsamenduari gorputza ematen diotenak gure bizitzaren ispiluan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 81. orr.
Hitzek inon ikasi gabeko jakite bat dakarte berekin, ezjakinak edo jakinezak gozatutako jakite bat, eta hargatik dira pentsamenduaren ama eta ume, arrazoiaren inude eta titi-ume. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Irakiten ari den ura bezain nahasi irudikatzen bazituen ere iraganeko pentsamendu, gogoeta eta oroitzapenak, beti bat eta bera amesten hasita zegoen etorkizuna: Andreasen ondoan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 97. orr.
Pentsamendu horiek buruan, gailurra utzi eta mendiaren sakon baterantz abiatzen da, H letrarantz, Herensugea egoten omen zen leizearen bila. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 58. orr.
Iruainera joan zitzaidan pentsamendua, eta Lubis ikusi nuen zaldien pabiloian. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.
Halakoxe pentsamenduak zerabiltzan buruan, hain zuzen, etxe hartara etorri eta gero. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.
Ilunpetan, batak bestearen pentsamenduak entzuten zituela ematen zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 215. orr.
Nadiak, ordea, pentsamendua igarri zion, nahiz ez ulertu zergatik bere lagunak presa zuen Irkutskera iristeko. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.
Kontua da pentsamendu horiek hartuta nuela gogoa, eskutik helduta sarrerako bidean eskailera mekanikorantz gindoazenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
Pentsamendu haiek, kalkulu haiek, Alcatrazeko argi motelek sortzen zituzten horma eta teilatu zirriborroekin nahasten zitzaizkidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.
Pentsamendu batzuk ere -pentsamendu batzuen arrasto ahulak- erne zitzaizkidan ikusmiraren eraginez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Ezin kenduko dut burutik pentsamendu hau sekula ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.
Horrelaxe, jaiotako pentsamenduaren jarioak irudiei laguntzen dienean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 142. orr.
Nagikeriak pentsamenduak hazten ditu, eta pentsamenduak arriskutsuak izan daitezke, bakarrik bizi den edonork berehala ulertuko duenez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.
Pentsamendu ezan dago Gaizkiaren erroa; edo, hobeto esan, ez-pentsamenduan! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 53. orr.
Pentsamendua alderrai nerabilen, batetik bestera ziztu bizian, ezin sosegaturik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.
Orain aski duzu aurkikuntzaren zorionarekin, pentsamenduaren logikak daroan bidearekin: azken negua, elur negu izan da. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.
Berriro ere mahaira inguratu nintzenean, pentsamendu ilunak ahantziak nituen ia erabat. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.
Gogoilun sumatzen zuten gaixoa ingurukoek, bere pentsamendu tristeetan murgildua. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 168. orr.
Pentsamendu eta amets ahulak ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.
Uxa ditzagun, beraz, hipotesi baldarrak eta pentsamendu ezkorrak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 78. orr.
Pentsamendu zoro hau bururatu zitzaion: zergatik lortu zuten munduaren garapen luzean, animalia guztien artean, emakumearen bularrek soilik tankera eder hori? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 39. orr.
Zuzenean atzematen dela alderdi hori "zentzumenezko pentsamenduaren" bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.
Komunean egin beharrekoak egiten zituenean izaten zituen ezkutuko pentsamenduak. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 21. orr.
Horrela, ez diot inoiz ere sartzen uzten haragizko pentsamenduari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.
Huraxe bai heriozko pentsamendua. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 56. orr.
Agian honek guztiak Maria Sara doktoreak, oraindik gutxi ezagutzeagatik, berarengan atzeman bide zuen zeharkako pentsamendua frogatzeko baizik ez du balio. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 228. orr.
Raimundo Silva, taxiak zeraman bitartean, pentsamendu-jario honetan abandonatu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.
Pentsamendu, afektibitate eta portaera prozesuen nahasmena. Berria - Gaiak 2004-11-04
Buru-argitasuna eta pentsamendu-zehaztasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Ohartzen da zein diren beraren alderik sendoenak: kontzentrazioa, pentsamendu-intentsitatea, ziurtasuna, tinkotasuna, itxurakeriarako gaitasunik eza, tolesgabetasuna, zintzotasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.
Alemanian ez da zehaztasun-espiritua hil oraindik, baizik eta ixilarazi egin dute epe laburrez jeinuzko pentsamendu-askatasunaren aldeko modazko oihuek. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Eta orduan, ai ene, txoratzeko moduko pentsamendu-zurrunbiloak etortzen zitzaizkidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.
Marta bakarrik, negar-zotin emean, maindire muturra hozkatuz, pentsamendu-txinparta bat begietan. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 161. orr.
Subjektu-pentsamenduari unibertsalki dei egiten diona singularra da. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 131. orr.
Irakurketak pentsamendua aberasten dit, eta idazketak, berriz, nire pentsamendua zehazten. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 89. orr.
Beren lanek eta zuzeneko irakaskuntzak asko indartu dute nire pentsamendua fonologian eta bestela. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 21. orr.
Hobbesen pentsamendua, bai De Cive-n eta geroxeago Leviatan-en, formulazio horretan oinarritzen da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 14. orr.
Manex Erdozaintzi-Etxart: bizitza eta pentsamendua. Herria 2001-02-15
Pentsalari edo pentsamenduaren sortzailea pentsamendu biziaren apaiz kontsakratzailea besterik ez da; pentsamendua ezin sor dezake inork: sortu egiten da handik edo hemendik, eta ibili, horretarako gauza bada. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.
Platonen pentsamendu morala, politikoa eta zientifikoa, hau da, garaiko pentsamendu filosofikoa, orduantxe hasi zen eratzen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.
Pentsamendu ekonomikoaren bilakaera. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.
pentsamendu tradizional arkaikoa galduz doanean. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.
Pentsamolde marxistak ere [...] pentsamendu klasikoaren ildotik jarraitu zuen eskuarteko dugun gaiari dagokionez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.
Pentsamendu heretikoen aurkako borrokak triskantza beldurgarriak eragin zituen Euskal Herrian XIII. eta XIV. mendeetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.
Homo sapiensaren baitan pentsamendu abstraktua eta hizkuntza sortu arte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.
Saldoan goaz lanera, supermerkatuetara, bilkuretara, alde bateko zein besteko pentsamendu bakunetik kanpoko gogoeta propiorik ez daukagu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 22. orr.
Globalizazioaren eta pentsamendu bakarraren gainean aritu izan den pentsalari kritiko ezaguna. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.
Pentsamendu maskulinoak kontzeptuen gainean hotzean pentsa dezake eta, aldiz, pentsamendu femeninoak pentsatzeko hurbiltasuna behar du, objektuak behar ditu, afektua, ukimena, usaimena, ikusmena... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Bestalde, gizakietan behintzat, pentsamendu abstrakturako gaitasuna du garunak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.
Erlijioen barneko eta kanpoko pentsamendua Erlijioaren Filosofia deiturikoan lotu behar dela. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 269. orr.
Bi mutur dira amerikar pentsamenduan, elkarren kontra jarriak. Erromanikotik gotikora arteko aldian hasten da europar pentsamendua mamitzen eta sendotzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Erdi Aroko pentsamendua, filosofiaren ikuspegitik, zinez antzinako filosofiaren jarraipentzat har daiteke. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.
Hiru joera handitan jaso daitezke hainbat eta hainbat autore eta pentsamendu eskola desberdinen ekarpenak: joera liberala, joera marxista eta joera keynesiarra. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.
Pentsamendu-eskola batzuek esan dute zibilizazioen kolapsoak giza kontrolaz kanpoko faktoreek eragiten dituztela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.
Ez da ahaztu behar ETAren formazio ideologikoan Europako pentsamendu joera berriak nagusitu zirela, ateismotik existentzialismora, marxismotik maoismora, antikolonialismotik nihilismora. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 53. orr.
Elkarren lehian dabiltzan pentsamendu-joeren konkurrentzia osasuntsu batek eraginda. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.
Pentsamendu eredu berri bat aurkitu nahi badugu. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.
Estilo artistiko, pentsamendu-sistema, arau moral, egoera politiko eginak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 234. orr.
Egitura horiek ideiak, pentsamendu eskemak, iritziak eta portaerak baldintzatzen dituzte. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 75. orr.
Filosofia alemaneko pentsamendu-korrontea. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 237. orr.
Infinitua da giza pentsamenduaren garaipen nagusia, dio behin eta berriro bere filosofia matematikoak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.
Ez da erraza ekonomia pentsamenduaren historia laburra ematea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 45. orr.
Zehatz-mehatz jarduteko asmorik gabe bada ere, ekonomi pentsamenduaren eskolarik garrantzitsuenetan zeharreko ibilbide bat egingo dugu. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.
Pentsamendu ekonomikoa merkatu pentsamendu bihurtu da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.
azken pentsamendu (5); bere pentsamendu (19); beren pentsamendu (4); gure pentsamendu (6); nire pentsamendu (14)
pentsamendu asko (4); pentsamendu bakar (18); pentsamendu bakar bat (6); pentsamendu bakarra (26); pentsamendu bakarraren (19); pentsamendu bakarrari (4); pentsamendu beltz (4); pentsamendu bera (4); pentsamendu espainol (4); pentsamendu gaiztoak (4); pentsamendu ilun (5); pentsamendu ilunak (6); pentsamendu kritikoaren (5); pentsamendu politikoa (8); pentsamendu soila (4); pentsamendu tristeak (6)
bere pentsamendua (17); bizitza eta pentsamendua (5); euskal pentsamendua (8); gure pentsamendua (6); lehen pentsamendua (6); nire pentsamendua (22); pentsamendua adierazteko (4); pentsamendua irakurri (8)
bere pentsamenduak (25); gure pentsamenduak (8); halako pentsamenduak (8); nire pentsamenduak (21); pentsamenduak berak (4)
bere pentsamenduaren (18); gure pentsamenduaren (7); mendebaldeko pentsamenduaren (4); nire pentsamenduaren (5); pentsamenduaren bidez (5); pentsamenduaren historia (10); pentsamenduaren historian (7); pentsamenduaren klasikoak (9); pentsamenduaren porrota (5); zure pentsamenduaren (5)
bere pentsamenduari (5); euskal pentsamenduari (4); pentsamenduari buruz (5); pentsamenduari buruzko (4)
bere pentsamenduen (4); gure pentsamenduen (5); nire pentsamenduen (15); pentsamenduen haria (4)
bere pentsamenduetan (16); bere pentsamenduetan murgilduta (5)
pentsamenduetarako terapia (4)
beste pentsamendurik (21); beste pentsamendurik ez (9); pentsamendurik gabe (5); pentsamendurik gabeko (6)