Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pentsaera (orobat pentsakera g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian pentsaera agertzen da) 1 iz pentsatzeko era. ik pentsamolde.

Pentsaera eta jokaera bakarra emango dizkiet, bizitza guztian begirune izan diezadaten, beren eta ondorengoen onerako.  Elizen arteko biblia   Jr 32,39

Hizkerak moldatzen du pentsamoldea? edo pentsaera aldatu behar da hizkera berria egiteko?  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Hitzek salatzen dute gure pentsaera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 24. orr.

Bere izaera eta pentsaera taxutu zuten hainbat eta hainbat eragile.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 7. orr.

Kulturaz, herri baten biziera, lana, sentiera, pentsaera, jakitatea, jokaera, sentikortasuna ulertzen dugu.  Berria - Harian   2006-03-19

Hala obratzen da, zizelkariak harrian nola, milioika lagunen pentsaera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 137. orr.

Psikoanalisiaren pentsaeran, gizartea desiraren errepresioan oinarritzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 81. orr.

Pentsaera askotako 50 emakume baino gehiagok sinatuko dute adierazpena.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Pentsaera hau, noski, ultranazionalista da, totalitarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

Athenaiko demokrazia erradikalarentzat heroi eta ideologo handia izan zen Periklesek [...] oinarri sofistiko nabarmenak erakusten ditu bere pentsaeran.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.

Guztiarekin ere, Kantek pentsakeraren iraultza bat sortu du Filosofian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.

Zeri uko egingo dio nire nortasun eta pentsaerako gizonak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 189. orr.

Ez dira ezker abertzalearen pentsaerakoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 164. orr.

Nire pentsaera neu naiz: horra zergatik ezin naizen gelditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 170. orr.

Nire pentsaera ez da aldatu, horri buruz ari bazara.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.

Bere pentsaera besteei osorik helaraztea ziurtatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Nazio bat ez baita istant batean aldatzen pentsaeraz eta jokamoldez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

2 (izenondoekin)

Pentsaera bakarrak pentsamendu propioa du etsai, nork bere gogoeta askeaz eraikitzen duen pentsamoldea, alegia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Tentsio berezi horrek pentsaera dinamikoa erditzen du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halaber, harremanetan zegoen ere filosofia grekoerromatarraren ondare bezala gelditutako zenbait pentsaera-iturrirekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Duns Scoto Frantziskotar Eskola berantiarrean gidaritzat hartua izan zen, eta pentsaera-korronte arrakastatsu baten ildoa utzi zuen irekita ondorengoentzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Janzkerako aldaketa horiek pentsaera-mailan zegozkien aldaketen kanpo-ikurrak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ideia hau kristau-pentsaeraren topiko bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Kristau-pentsaerak lehendik zeukan joera neoplatoniarra indartzera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Zerikusia du galdera horiek guztiak gizakiaren izateari buruzko galderaren inguruan ordenatzen dituen antropologi pentsaerarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 231. orr.

Berak ondo dioen bezala, filosofia pentsaera inguruan kokatu zen bere problema mingarria.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 9. orr.

Era izugarri eta pentsaezinean garaitzen dituzula etsai maltzurraren trikimailuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere pentsaera (14); beren pentsaera (4); gure pentsaera (7); neure pentsaera (4); nire pentsaera (11); orduko pentsaera (3); pentsaera aldatu (7); pentsaera jakin (3)

erdi aroko pentsaerak (4)

erdi aroko pentsaeraren (8)

pentsakeraren iraultza (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus