Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretarako, ordea, errotik aldatu beharko ditugu denok [...] gure pentsamolde eta jokabideak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.
Erresuma desberdinetakoak ginen, pentsamolde anitzetakoak, fedea ere ez genuen denek berdin bizi. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Izan ere, korapilo asko ageri zaizkigu Verneren pentsamolde eta nortasunaren inguruan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.
Funtsean, trinkotu samartuak ditugun zenbait eredu eta pentsamolde aldatu beharko ditugu. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.
Hark [Agustinek] eskainitako pentsabide eta pentsamoldeen originaltasuna eta indarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
Jakina da K.a. VI-IV. mendeetako ilustrazioak -Xenofanesen pentsamoldeak, edo Sokrates eta Platonen proposamen etiko berriak- errefusatu egingo dituela garai zaharretako mundu-ikuskerak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.
Antitesiaren baieztapenen azpian pentsamoldearen erregulartasun perfektua eta maximen batasun osoa dagoela ohartzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.
Suposatzen da, bestalde, historikotasunaren forma bakarrak eta berberak biltzen dituela egitura ekonomikoak, gizarte egonkortasunak, pentsamoldeen inertzia, ohikuntza teknikoak, jokaera politikoak, eta guztiei eraldaketa-mota bera ezartzen diela. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.
Pentsamolde horri hermeneutika esaten zaio, eta horren egitekoa testua barren-barrendik interpretatzea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.
Pentsamolde kalkulatzailea erabat nagusitu da gure aroaz; meditazioak alde egin digu. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 23. orr.
Pentsamolde marxistak ere -XIX. mendea- pentsamendu klasikoaren ildotik jarraitu zuen eskuarteko dugun gaiari dagokionez. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.
Pentsamolde klasikoa edo lanaren nazioarteko banaketaren apologia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.
Gabezia hau ez zaio berari soilik leporatu behar, garaiko pentsamolde dogmatikoari baizik gehienbat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.
Idealismo hau arrazoizkoa eta pentsamolde filosofiko zehatz baten araberakoa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.
Hizkuntza sistema sinkroniko baten egoera jakin batek ez du, saussurear pentsamoldean, diakroniarekin zer ikusirik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.
Landako pentsamoldeak liluratzen dituelako izango da. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 126. orr.
Bestelako pentsamolde bertatikoago bat, hizkuntzaren bidez bideratzen ez dena [...], gure zentzumen-organoen pertzeptuetan oinarrituta zuzenean antolatzen dena baizik: zentzumenezko pentsamen bat. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 90. orr.
Berpizkundeko perspektiba bere garaiko kultura- edo pentsamolde-joeraren emaitza gisa aurkezteko modu hau eskematikoegia da, eta ez dio Panofskyri zor zaiona aitortzen.· Liburua gaika dago antolatuta: ekonomilarien helburuak eta tresnak, ekonomilarien ideologia, merkatu pentsamoldea, kontsumo-gizartea, lehiakortasuna. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.
Ez naiz ahalegindu medikuntza-pentsamoldearen genesi enpirikoa eta osagai ezberdinak deskribatzen. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 64. orr.
bere pentsamoldea (6); merkatu pentsamoldea (3); pentsamoldea aldatu (7); zure pentsamoldea (4)