Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

penike (61 agerraldi, 7 liburutan) 1 iz ingeles txanpona, libraren ehunena balio duena. ik penny.

Ez neukan bidaia ordaintzeko penikea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.

Baduzu geroago ordaintzea, astean bost penike.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

Erabat ahaztuta nuen 762 libra, 14 txelin eta 2 penike zor nituela Savoy-n.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 100. orr.

Oharrari zeloz erantsita berrogeita hamar penikeko txanpon bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 180. orr.

Sakelako sei penikekoaren gainera erortzen utzi nituen bi penikeak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 52. orr.

Penikeko dozena bat opiltxo erosi zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 148. orr.

-Hiru penike-erdiko, jauna -esan zuen neskak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Zure eskuzabaltasunari esker ez dut penikerik zor.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 88. orr.

"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako", bere pobrezia eta printzipioak nabarmen aditzera emanez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.

2 (neurri gisa)

Gau beranduan bi penike patata erosten baitzuten ahoko kiratsa ezkutatzearren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus