Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

penny (40 agerraldi, 10 liburu eta 4 artikulutan) iz ingeles txanpona, libraren ehunena balio duena. ik penike.

Zure hemezortzi txelin eta hiru pennyekin, izango ditugu hiru libera, bederatzi txelin eta zazpi penny.1970ean, sistema hamartarra hartu zuten, eta libera 100 penny izatera pasatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Ogia eta gurina dago hasteko, hiru pennyko txanpon baten tamainakoak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

Cecco izeneko mutil batek penny bateko txanpona galdu zuen eta, bila zebilela, penny biko txanpona aurkitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.

Abbeyko akziodunek Santanderren akzio bat eta 31 pennyko dibidendua jasoko dute euren akzio bakoitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Sei penny dira aleko, posta gastuak aparte.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 276. orr.

Sei pennyren truke erosten dizut txakurra.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.

Kontzientzia txarra arintzen laguntzen zien guri penny ale batzuk emateak, inbasoreak etxetik kasatu duenarekiko elkartasun horrek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus