Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pegar 1 iz lurrezko ontzi handia, sabela zabala eta ahoa eta hondoa estuak dituena. ik suil.

Haren sabela, berriz, pegar bat bihurtzen zen edo anfora bat, Omar Kayyanen poemetako ardorik gozoena gordetzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.

Etxolako sarrera ilunaren bi aldamenetan sortaldeko goardiak balira bezala zeuden bi pegar handiei apalki begiratu eta murmur egin nuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 51. orr.

Kartzelazainaren eskuetan utzi zuten Martin gauzainek, eta hark banku bat eta pegar txiki bat zeuden gela ilun batera eraman zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Pegar arraildua.  Herria   2003-05-15

Kristalezko pegar bat, eta apio-zurtoin batzuk pegarrean, zutika sarturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Atelier mekanikokoei zinkezko pegar berezia, marmita mokodun antzekoa eginarazi zien, karga gutikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

'Emadazu, otoi, ur tanta bat zeure pegarretik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 67. orr.

Ur-putzura jaitsi, pegarra bete eta igo egin zen.      - 0. orr.

Pegarreko urari gainezka egiten utzi zion neskak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 136. orr.

Arin-arin, pegarra askan hustu eta lasterka joan zen putzura ur gehiago hartzera, gamelu guztiei eman ahal izateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 65. orr.

Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi gogo zituen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.

Hidrantetik pegar mukuru betera erortzen diren tantak entzuten dira.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Amona lasterka irten zen pegarrak estaltzera.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 74. orr.

Maitasuna 100 zuloko pegarra da.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.

Amari solasa zerion pegarrari ura bezala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

2 (neurri gisa)

Zenbat pegar ardo jaso duzu, zure mahastiak gehien eman duen urtean?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Ezinezkoa zela handik hogei pegar ardo ateratzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 576. orr.

Bi urtez hola segitu zuen urketariak beti pegar bat et'erdi ur eremaiten zuela tornu bakotx.  Herria   2003-05-15

· Besapean ogi bat zekarren eta buru gainean pegarra bete arno.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hitz batean, lagunarteko hizkeran pegar-muturra esaten zaien aurpegi horietakoa zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.

-Bai -esan zuen Ivan Antonovitxek, bere pegar-aurpegia itzulirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 212. orr.

· Gizona ur pegarra hartzera irten zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Sukaldaria iritsi aurretik, banku bat baino zabalagoa ez zen leku batean, atzean, esne-pegarren ezkerrean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pegar ardo (4)

pegarra bete (6); pegarra sorbaldan (4)

zeure pegarretik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus