Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suil 1 iz isurkariak eta batez ere ura ekartzeko zilindro itxurako ontzia, bereziki zurezkoa dena eta burdinazko uztaiak dituena. ik edarra; ferreta; tina; pegar.

Mota guztietako ontziak aurkitzen dituzte han pilaturik, zur leundu, torneatu, txirikordatu zein zizelatuzkoak: upelak, suilak, pitxerrak, morkoak, tina euskarridunak eta euskarrigabeak, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Tximiniaren alde batean harrizko banku txiki bat zegoen, eta haren gainean hiru suil zeuden lerro-lerro beren burdinazko uztai distiratsuekin, zilarrezkoak bailiran.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Zapaldetan, suila, morko ta beste urontzi batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Berriketa alaian joaten zitzaizkien neskameei eta haien kortejatzaileei suilak betetzeko txanda iritsi bitarteko orduak.  Askoren artean   «Rataplan» - 31. orr.

Emakumeren bati, oharkabeturik, putzu alboan suila ahazten bazitzaion, Pliushkinek etxera eramaten zuen suila.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.

Uretara suil bat bota, eta ura dastatu zuen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Suilarekin iturrira ur bila doan kantinera.  Askoren artean   «Rataplan» - 39. orr.

Bere lanetik bizi nahirik, suil bat eskatu zuen, urez bete eta oihuka zihoan hirian barrena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1066. orr.

Ura gainezka haien suiletan, soroak urez oparo.  Elizen arteko biblia   Zen 24,7

-Eta nola eramango diet nik lekaideei ur-ontzia edo suila erdi hutsik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Nazioak, harentzat, suilean ur-tanta dira, balantza gainean hautsa baino ez.  Elizen arteko biblia   Is 40,15

Edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.  Elizen arteko biblia   Mk 7,4

Gela txiki batean bazen suil handi bat, erditik ebakia, eta lurrean sartua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 204. orr.

2 ur suil

Hara, hirian sartzean, ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo.  Elizen arteko biblia   Lk 22,10

Ur suil bat ekartzeko, ahalean; eta xukadera bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.

3 suil erdi

Hau esanda, burruntzali handi bat hartu, suil-erdi haietako batean sartu eta antzara pare bat eta hiru oilo atera zituen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus