Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hogei pauso gehiago eta bidezidorraren bukaeran geunden. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.
Polizien pausoak pasilloan galdu arte itxaron duzu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 112. orr.
Pauso bat eman, eta paralizaturik bezala geratu nintzen berriro ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.
Pauso batzuk eman zituen aurrera eta gelditu egin zen, harriturik hasieran, izuturik gero, bigarren biolin baten doinua iritsi baitzitzaion garbi. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 218. orr.
Alaba ipurtandiak ere bi pauso eman ditu bisitaria dagoen aldera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.
Jende askok eman zituen harainoko pausoak nire atea jotzeko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.
Geroago jakin zuten Gipuzkoa batailoikoek ere, haien pausoak jarraituz, Elorriora ihes egin zutela bonbardaketapean izuak hartuta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.
Zuk pauso batzuk aurrera eginen dituzu, eta berari begira geldituko zara berriro. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 113. orr.
Pauso bat egin zuen aurrera, beste bat aurreraxeago gero, dantzan bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.
Buelta eman eta berriz zuzendu nituen pausoak prentsa kioskoraino. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 62. orr.
Goiko pisuan pausoak entzuten hasi nintzen, tarteka. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 192. orr.
Pausoak azkartzeko tentazioa. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 126. orr.
Oraindik ere nekez ematen ditut komunerainoko bi pausoak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 101. orr.
“Hau lotsa” esan zidan bi pauso aldendu ginenean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.
Zazpi pausoan behin listua botatzeko ohitura zeukan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.
Barrez korrika joan zen, pauso txikietan, ea aitonak jarraitzen zion begira. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 218. orr.
Don Jaime presaka abiatu zen, pauso txikiak emanez. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.
Bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez sartu zen aldalekura. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Pedro pauso handietan zetorren, besoetan lagunaren gorpua. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 58. orr.
Haiek –artzapezpiku, gotzain, apaiz eta sakristau- atzetik joan ziren, pauso motelez, pauso dardaratiz, pauso zalantzakorrez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.
Sokaren laguntza hutsez mugimenduak erakusten zizkieten, pauso bereziak ematen batez ere. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Gandalfek pauso arinez zeharkatu zuen zuriz zolaturiko patioa. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.
Tertziopelozko traje beltza eta bufanda gorria jantzita, pauso motzak baina sendoak ematen zituen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 130. orr.
Alde egin zuten soldaduek, pauso baldarrez, launakako lerroetan, hiriko gotorlekura. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.
Pauso sendoak, erabaki garbi bat hartu duenaren ibilera. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.
Pauso azkarrak, larritasunezkoak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.
· Hori esanda udaltzainen bulegora jo zuen pauso luzeka. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 141. orr.
Korridore luze ezkoztatuetan gure pauso hotsa entzuten da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.
Ez zaio aditzen pauso hotsik, baina han dago, lehenago begiratutakoan inor ez zegoen lekuan zutik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 174. orr.
Pauso soinuak Nikosen gelan, indarkak, zerbait arrastan, gero ate kolpe bat eta igogailua martxan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 140. orr.
Hasieran oin-pauso arinak ziren, bota lodiak hartxintxarren kontra, herrenaren ibilera soinua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 270. orr.
Isilik geratu ziren denak, borroka-hotsa entzun baitzuten eta gora zetozen oin-pausoak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.
Ontzigaineko hanka-pausoen arabera Andreas ez zebilela gertuan ziurtatu ondoren, [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.
–Han hartu nian nik min, eta bizitza osoan bota diat ezker pausoa oker-antza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.
Urduri nengoen, aingeru pausoekin nindoan, lapur bihurria bezala. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.
Mozkor pausoak eman ditu haranzkoan eta honanzkoan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 220. orr.
Eta beti ere makilakadak ibil-pausoen gidari, tonu biko melopea berean ari: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 364. orr.
Frantziskok Kristoren pausoak jarraitu nahi ditu, eta hor sustraitzen ditu bere irizpide, bizimodu eta hautuak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.
Jainkoaren zerbitzarien bihotzak jainkozko sutan pizteko, haien pausoak bake-bidetik zuzentzeko eta haien bekokiak Jainko biziaren zigiluz markatzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.
Ostiral hartan jaso nuen berriz Silbiaren pausoak zaintzeko agindua. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 90. orr.
Lustrearen aitzakian burgesak kontrolatzen ibiltzen zen hura, arrain handiei pausoak hartzen, informazioa jasotzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.
Ez zen konturatu Fionn hiru pausora hurbildu zen arte. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.
Gure geltokia kolegiotik “justu 870 pausora” zegoen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
–Aita! –oihu egin zion Norak moila-koskatik pare bat pausora, beldurra ematen baitzion urertzeraino hurbiltzeak-. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
–Hogei pausoan daukagun morroi horrek torturatua. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.
Obus baten ziztua entzun zen, beraiengandik berrogeita hamar pauso ingurura lehertu zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 81. orr.
Ehun pausoren tartea harago, Coruñako gizonek arrantzako txalupetan itsasoko zereginetarako prestatzen ziharduten. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.
Luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 266. orr.
Soldadu patruilen urratsak entzuten zituzten orobat, harlauzetan pausoa markatzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Parkegate-tik Chapelizod-a doan bide bakartian pausoa lasaitu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.
Lasterka abiatu bazen ere, berrogei bat harmaila jaitsi ostean, moteldu egin zuen pausoa. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 45. orr.
Pausoa nagitu zenuen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.
Orduan mantsotu du pausoa Lainezek. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 33. orr.
Inork haren parera heltzeko ahalegina egiten zuenean, harrigarriro bizkortzen zuen pausoa. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.
Pausoa azkartu zuen, haren parera inguratzeko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 9. orr.
Baina pausoa laburtu behar izan zuen bat-batean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.
Pausoa luzatuz leihorantz hurbildu zen gauaren beste aldean, han Ekialdean, zerbait ikusteko ahalmena balu bezala. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 103. orr.
Langileak, denak urdin, denak bizikletan, astiro, ia oinezko pausoan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.
Martaren pausoa zuzen, irmo eta erabakiorra zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 90. orr.
Pauso baldarra zekarren. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.
Neska guztiak pauso bizkorrean abiatu ziren herriko plaza aldera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.
Victoriak pauso bizian gurutzatu zuen ataria, eta, ni ere, presaka, haren atzetik joan nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.
Hurbiltzen hasi zitzaizkidan pauso mantsoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.
Gero, behinolako pauso alai berari loturik, etxera bidea hartu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.
Ondo txukunduta eta orraztuta, eskolako uniformea jantzita, pauso militarrari jarraituz, turkiar banderatxo gorriak eskuan... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.
Gidariak lotan zeuden, ikusezin, zaldiek pauso bera zuten beti. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.
Agudoago ibiltzen zen, bere pauso nekagaitzaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 378. orr.
Ez dut heriotza maite, ezta haren pauso glaziala ere. Berria - Kultura 2004-03-04
Gero, agurtu gabe urrundu zen, pausoa bizi-bizi. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 32. orr.
Xaltokako herren-pausoa zuen, Lakatos lagunak bezalatsukoa baina ez hain sotila eta dotorea. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.
Ez zen, inola ere, tratabide estuago baten lehen pausoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.
Lehenengo pausoa ezin hobeto atera zitzaigun eta, adorea harturik, bigarrenari ekin genion, apal haiek husteari, alegia. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 129. orr.
Gobernuak dira hurrengo pausoa eman behar dutenak. Berria - Gaiak 2004-01-10
Emakumearen askatasuna lortzeko borrokan pauso handia da hau. Berria - Gaiak 2004-05-19
Eskubideen urraketa dinamikan beste pauso bat da. Berria - Harian 2006-03-17
Gaixoari eutanasia egitea erabaki, eta betebeharreko pauso guztiak egin dituen medikua errudun sentitu ez zedin. Berria - Gaiak 2004-12-17
Behin izenak erabakitakoan, aurrera pauso bat eman genuen: zergatik ez, gure zerrenda hura, idatzita jarri? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 304. orr.
Hortik bere probetxu pertsonalerako zerbait eramaten hastera ez dago pauso erdirik. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.
Liluratik maiteminduta sentitzera oso pauso laburra dagoenez, bere sentimenduen berri agertu zion indianoak neskari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.
Pauso debekatuek izutu egiten gaituzte baina tira eta erakarri ere bai, hori badakite gaizkileek eta banekien nik ere. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.
“Dozena bat preso hurbildu dituztela eta pausoa deitzen al diok?”, Pintxok. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.
Hara, seme, kontua duk tangoaren pausoak dibujatzea: emakumezkoarenak gorriz, eta gizonezkoarenak zuriz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.
Dantza geldi baten pauso nagiak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.
Hanka puntetan jarri, eta ttikun-ttakun, erdi kantuan hasi da neska eta pauso airoso batzuk ematen kamerinoaren erdian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Bizpahiru dantza-pauso eman zituen, batera eta bestera, zirkun-zarkun eginez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Txanberlainek egin omen zien tiro buruan Pirpok vals pauso batzuk ematen zituen bitartean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.
Dantzari batek pauso zail bat egiteko erakusten duen erraztasun berarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 135. orr.
Eta zulora itzuli nahi duen piztia baten gisa, pausoz pauso, ikara latzean, atzera egin du gelaren atzealderaino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 452. orr.
Bilbo pausoz pauso ikusi eta ulertu behar da: Done Jakue katedrala, Plaza Barria, Etxebarria parkea, Mallonako eskailerak... Berria - Kultura 2004-03-11
Pausoz pauso, urratsez urrats egin beharko nuen bidaia hura, etapaz etapa, geltokiz geltoki, eta izen ederrak izango zituzten geltokiek, Urolako trenbide zaharrekoek zituztenak bezalakoak esaterako: Zumarraga, Villarreal de Urrechua, Aguinaga, [...]. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.
Prozesua pausoz-pauso. Berria - Gaiak 2004-07-28
Letraz letra, pausoz pauso, hitz batetik beste batera igarotzen gara, tarteko hitz asko daudelarik, eskailera mailen antzera. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 71. orr.
Puzzle baten zatiak oparitu zizkidan Adelak, pausoz pauso eraikitzen joan nendin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.
Jordanek pausoz pauso kontatzen digu nola Ordena, bidalien talde kementsuaren eraginez, zabalduz, finkatuz eta egituratuz joan zen Alemania osoan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.
atzera pauso (7); aurrera pauso (19); azken pauso (6); bi pauso eman (12); dantza pauso (10)
eman beharreko pauso (7); emandako pauso (12); hiru pauso eman (5)
lau pauso eman (6); lehen pauso (17); lehen pauso gisa (5); lortzeko pauso (7)
pauso arinak (5); pauso arinean (6); pauso arinez (11); pauso atzera (7); pauso aurrera (7); pauso azkarrez (12)
pauso bakar (22); pauso bakar bat (13); pauso bakoitza (11); pauso bakoitzak (6); pauso bakoitzean (28); pauso bat atzera (15); pauso bat aurrera (13); pauso bat aurrerago (7); pauso bat da (21); pauso bat egin (13); pauso bat eman (81); pauso bat ematea (5); pauso bat emateko (16); pauso bat ematen (11); pauso bat gehiago (14); pauso batzuk egin (16); pauso batzuk eman (31); pauso biziz (5); pauso bizkorrez (5)
pauso egin (8); pauso eman (54); pauso ematen (5); pauso erabakigarria (5)
pauso galduen (11); pauso galduen galerian (7); pauso garrantzitsua (24); pauso garrantzitsua eman (9); pauso gehiago (7); pauso gisa (7); pauso gutxi (5); pauso guztiak (26)
pauso handi (8); pauso handia (17); pauso handiak (7); pauso hori eman (6); pauso hots (6); pauso hotsa (17); pauso hotsa entzun (5); pauso hotsak (29); pauso hotsak entzun (5)
pauso labur (6); pauso luzeak (20); pauso luzeak emanez (12); pauso luzeka (11); pauso luzez (5); pauso motelez (10)
pauso pare (5); pauso pare bat (5)
pauso sendoak (5)
pauso txiki (14); pauso txiki bat (7); pauso txikiak (12); pauso txikiak emanez (6)
pausoari pauso (5); pausoz pauso (83); pausoz pauso azaldu (6); pausoz pauso joan (11)
aurreneko pausoa (18); aurrera pausoa (5); azken pausoa (23); beharreko pausoa (5); bigarren pausoa (12)
egin zuen pausoa (5); emandako pausoa (7); ezinbesteko pausoa (10); hurrengo pausoa (52)
lehen pausoa (94); lehen pausoa da (5); lehen pausoa eman (20); lehen pausoa izan (7); lehendabiziko pausoa (7); lehenengo pausoa (29)
pausoa arindu (7); pausoa bizkortu (8); pausoa egin (5); pausoa eman (64); pausoa eman du (7); pausoa emango (7); pausoa ematea (12); pausoa emateko (15); pausoa ematen (7); pausoa ematera (8); pausoa izan (16); pausoa izango (8)
aldeko pausoak (10); aldeko pausoak emateko (6); atzera pausoak (5); aurrera pausoak (10); beharrezko pausoak (10)
eman beharreko pausoak (28); emandako pausoak (6); hurrengo pausoak (13)
jarraitu beharreko pausoak (6); lehen pausoak (37); lehen pausoak eman (8); lehenengo pausoak (7); nire pausoak (7)
pausoak eman (65); pausoak eman behar (15); pausoak eman beharko (5); pausoak emango (8); pausoak ematea (29); pausoak emateko (59); pausoak emateko eskatu (9); pausoak emateko prest (8); pausoak ematen (43); pausoak ematera (6); pausoak entzun (8); pausoak entzuten (5); pausoak eskaileretan (6); pausoak eskatu (5); pausoak sentitu (5)
pausoan pausoan (5)
pausoen hotsa (12)
bi pausora (11); hamar pausora (5)
zpi pausotan (5)
bi pausotara (6)
pausotzat jo (5)
pausoz pauso (83); pausoz pauso azaldu (6); pausoz pauso joan (11)