Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait urrats egin zituen ostatuko ate aldera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.
Jainkoaren kutxa zeramatenek sei urrats egin zintuztenean, idia eta zekor gizendua eskaini zituen opari. Elizen arteko biblia 2 Sm 6,13
Jo ninduen gizonak urrats batzuk egin zituen atzera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.
Egiten nuen urrats bakoitzarekin, ematen zuen komun-ontzia astunagoa bihurtzen zela. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.
Urrats batzuk sentiturik, begiak zabaldu nituen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Urrats batzuk... Burdinazko ate bat zabaltzen... urrats eta harrabots bitxi batzuk... burdinazko ate bat hesten... eta fitsik ez gehiago. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.
Zeldako ibilaldiari berritz lotzen naiz, bat bi hiru urrats joan, bat bi hiru urrats jin, bat bi hiru urrats joan, bat bi hiru urrats jin. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 38. orr.
Urrats eta ahotsen zalaparta gero eta handiagoa zen korridorean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.
Tarteka baitirudi, Heletako besta berrietan bezala gure dantza-jauziek egiten dutela, urrats bat aitzina egin orduko, beste bi urrats gibelera. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.
Presoaren urratsak ibiltokian. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 50. orr.
Atzera eta aurrera hasi nintzen, urrats handiak eginez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.
Urrats handiz konpartimentuko atera itzuli zen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.
Urrats luzez alde egin zuen oihanera eta bistatik galdu zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.
Patxada ederrean eta urrats beti-berdinak eginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Eserita zegoen gizonetako bat, zutitu, eta alde batetik bestera urrats arinetan hasi zen paseoan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.
Kalezuloaren goialdetik zetozen urrats arin batzuen hotsa entzun zuen segidan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.
Urrats biziz etxeari buelta eman eta atzealdeko paretaren kontra bermatu nuen bizkarra. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.
Pilar leihora hurbildu zen urrats motelak eginez. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 46. orr.
Del Vallek Hans ikusi zuen, gela urrats astunez zeharkatzen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.
Kanpoko aterantz abiatzen hasi ziren, urrats nekatuak eginez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 82. orr.
Marfa Strogoff urrats irmoz ofizialari jarraitu eta posta etxetik irten zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 208. orr.
Urrats sendoetan ikusi zuen kalezuloan barneratzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.
Perlesiaturik bezala nengoen, urrats bakar bat egiteko beldurrez. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.
Legegizon eta funtzionarioetan ere frankok egin zuten urrats bera. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.
Txakurrak paseatzera etortzen diren andreak, beltzez jantziak, arkupeen azpian ibiltzen dira urrats pausatuz, pareten ondotik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.
Gelaz gela ibiltzen zen urrats presati, desberdin eta helburu gabeez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.
· Ezkaratz ilunean hara eta hona urrats handika bazebilen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
Del Valle urrats luzeka urrundu zen karrikan behera. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 87. orr.
Hatza berriro txirrinerantz hurbiltzen ari nintzelarik, urrats hotsa entzun nuen ateaz bestaldean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.
Lanpara-argi bat ikusi genuen guregana hurbiltzen, eta urrats-hotsak eta bozak entzun genituen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.
Korridoreko ahots eta urrats soinuak, konpartimentuko intimitate ahula etengabe mehatxatzen dutenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.
Arrebak sonanbulo-urratsez aurrera nola egiten zuen begira geratu zen Jonathan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.
Dantza-urrats laburrak eginez haienganantz zihoala [...]. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 425. orr.
Goian ate bat zabaltzen entzun zuten, klaska, eta oin-urratsak gero arineketan baina astun samar, eskaileretan behera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.
Oin-urratsak eta agindu sutsuak sentitzen ziren eskaileretan gora. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 249. orr.
Karolinerekin beti bezala, dena atake-urratsean gertatu zen. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.
Gizon bakarra bailiran portugaldarrek aurrera egiten dute karga-urratsez eta garrasiak eginez elkarri adorea emateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.
Haur baten lehen ikas-urratsen antzekoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Hizketan jarraitu zuen don Ottaviok, korapiloaren askabidera eraman zuen bidearen urrats bakoitza gogora ekarriz. Bere arimako eta gorputzeko urrats guztietan zuzen ibiliko da eta izanen da guztiz aberatsa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 460. orr.
Polizia gainean daukazue, sinis egidazu, zuen urrats guztiak kontrolatzen dituzte. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 15. orr.
Oroitu nintzen Elizak baduela boterearen eskarmentua eta arras ongi informatua dela honen edo haren urratsez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 116. orr.
Guztia Jesusen Ebanjelioari erantzunez eta haren urratsei jarraituz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.
Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen. Elizen arteko biblia 1 P 2,21
Haren pentsamenduaren eta ibilbide espiritualaren urratsak seinalatzen dituzte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.
Arrazoimenaren urrats denak modu argienean erakusteko asmoa duen Filosofia. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.
Aldapan behera bide egin zuten urrats onean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 114. orr.
Brnoko apezpikua hor baitator, bere segizioarekin urrats geldian, aldarerantz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 42. orr.
Ukabilkada alegia gibelean, agurtako, urrats handian urrundu aitzin. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.
Eskuak fusilaren burdina hotzaren gainean hertsatu eta aitzina dabil, urrats tikian, orbelak sala ez dezan. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 7. orr.
Maldan goiti urrats luzean, ez da gelditu berriz oihanpean izan arte. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 6. orr.
Cumhail, Fionn eta Mael zaldien urratsean zihoazen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 19. orr.
Altxatu eta komunera jo nuen urrats nahitaez motzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.
Hiru gizon patar goiti urrats bizian hurbiltzen ari zaizkidala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
Kontrako espaloira jo nuen urrats bizi urdurian, eta hortik txartelperaino segitu nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.
Bi bidelagunak uzten ditut ezker, bat bestearen gibelean dabilela, eta ni eskuin, haien urrats berean. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.
Baserritarraren jitea zuen ibileran, urrats luze astitsuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Urratsa luzatuz edo eskuin edo ezker eginez, xinaurriak ez lehertzeko, banoa aitzina. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.
Urratsa mantsotu zuen orduan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 262. orr.
Mendebaldeko nazio guziek ez zuten ordea, urrats berean egin mende berrietako bidea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.
Jakina da, ordea, administrazioa barearen urratsean dabilela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 12. orr.
Dei egin nien hogeiren bat urrats aitzinatuak nituen lagunei. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.
Bi urrats aurrerago zegoela ematen zuen norbait. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 19. orr.
Bakarrik zegoen zumarraren ondoan, hogei bat urrats. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.
Zalakaindarrak Urbiatik urrats gutxira bizi ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.
Zirkulutik urrats baterat paratu zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.
Ezustean herritik urrats gutira aurkitu nintzen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.
Iardako bina urrats kontatuz, kalkulatu nuen berrogeita hamar iardako jira izango zuela ziegak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 101. orr.
Belar gaineko bi musuzapi zuriak hogei urratseko tartera daude bata bestetik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 340. orr.
Bulegoa katedraletik lau urratsetan zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Kolpetik aberats bihurtuta, hilobitik urrats batera nago. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.
Estetikaren historiaren urrats nagusiak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.
Europaren integrazioak, azkenik, urrats erabakigarria izan zuen gaztelar-genoar ontzidiak 1292an Gibraltarko itsasartea hartu zuenean. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.
Argudiatzearen urrats orok justifikatuta egon behar du. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.
Handik nire emaztea solasera ekartzera urrats ttipia zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.
Esan dezadan, horren harira, 1876az gero urrats esanguratsuak egin zirela Hego Euskal Herrian ortografia alorrean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 83. orr.
Gramatikalariek egin dute hurrengo urratsa, joera horiek zehaztu eta arautu dituztenean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 251. orr.
Prozesua zehazteke dagoen arren, gai honetan zientziak urrats handiak egin ditu urteetan zehar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.
Enbrioiaren garapenaren urratsen batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.
Puntu horietan alde batera utz dezakegu urratsez urratseko bilakaera. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 254. orr.
Orobat gertatzen da une jakin batean egindako aurreikuspenetariko batzuk ikerketaren urrats berri batek gezurtatzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.
Uste izateko zen moduan, urratsez urrats eraikitzen da arkitektura hori, eta gene multzo berezi baten kargu dago urrats bakoitza. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Bigarren urrats batean ikusi beharko litzateke ea nola gara daitekeen, hiri egitura fisiko horretan, dibertsitatearen kultura. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 102. orr.
Hizkuntzalari askoren ustez, bigarren urrats gisa baino ez zen etorriko banakoen arteko komunikazio-sistema gisa erabiltzea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.
Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.
Iruditu zitzaidan bazegoela hartarako urrats bat aurreratzea eta ugaztun-zelulen ezaguera egitea sagu-zelulak haziz. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.
Orain, dena dela, lantegia apailatzeko urrats honetan, badakikezu zertan lagun nazakezun. Txillardegi «Putzu», 1999 - 300. orr.
Dirudienez, kanpoko munduaren gogo-irudikapena aberastuz joan da Homo sapiensera eraman duten entzefalizazio-urratsetan zehar. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.
aldeko urrats (13); aurrera urrats (9); azken urrats (7); behar diren urrats (12); beharreko urrats (6); bere urrats (8); beren urrats (9); beste urrats bat (105); beste urrats batzuk (9); bi hiru urrats (6); bi urrats (30); bi urrats egin (9); bigarren urrats (11); egin urrats (6); egindako urrats (8); egiteko urrats (9); elkartasun urrats (6); fedezko urrats (7); gure urrats (7); hainbat urrats egin (9); lau urrats (9); lehen urrats (62); lehen urrats bat (19); lehen urrats gisa (12); lortzeko urrats (6)
urrats asko (20); urrats asko egin (9); urrats ausartak (6); urrats bakar (14); urrats bakar bat (9); urrats bakoitza (20); urrats bakoitzean (16); urrats bat (403); urrats bat aitzina (11); urrats bat atzera (10); urrats bat aurrera (19); urrats bat baizik (7); urrats bat bera (7); urrats bat da (37); urrats bat dela (10); urrats bat egin (81); urrats bat egitea (10); urrats bat egiteko (6); urrats bat egiten (14); urrats bat eman (7); urrats bat gehiago (38); urrats bat izan (11); urrats batean (9); urrats baten (8); urrats batzu (20); urrats batzuk (92); urrats batzuk egin (31); urrats bera (11); urrats berean (9); urrats berri (33); urrats berri bat (20); urrats berria (6); urrats berriak (26); urrats berriak egin (6); urrats berriak egiteko (6)
urrats egin (62); urrats egin behar (9); urrats egin zituen (6); urrats egiten (7); urrats erabakigarria (13); urrats erabakigarriak (6); urrats eraginkorrak (8); urrats garrantzitsu (12); urrats garrantzitsu bat (6); urrats garrantzitsua (58); urrats garrantzitsua da (16); urrats garrantzitsua egin (13); urrats garrantzitsuak (13); urrats garrantzitsuak egin (8); urrats garrantzitsutzat (6); urrats gehiago (16); urrats gehiago egin (6); urrats gisa (23); urrats gutxira (6); urrats guziak (12); urrats guztiak (43); urrats guztiak egiteko (10); urrats handi (21); urrats handi bat (13); urrats handia (58); urrats handia egin (23); urrats handia eginen (6); urrats handia egingo (8); urrats handiak (30); urrats handiak egin (17); urrats handiz (13); urrats historikoa (6); urrats hori egin (16); urrats hori egitea (8); urrats hotsak (7)
urrats irmoz (7); urrats luze (6); urrats luzeak (22); urrats luzeak eginez (15); urrats luzez (29); urrats nagusiak (6)
urrats on (10); urrats on bat (6); urrats pare (7); urrats positibo (6); urrats praktikoak (7); urrats sendoak (19); urrats sendoak egin (7); urrats txiki (12); urrats txikiak (8); urrats zehatzak (12)
urratsez urrats (114); urratsez urrats egin (7); zein urrats (11); zenbait urrats (34); zenbait urrats egin (11); zenbat urrats (8); zer urrats (10)
aurreneko urratsa (9); azken urratsa (36); azken urratsa egin (6); beharreko lehen urratsa (9); beharreko urratsa (6); bigarren urratsa (18); egindako urratsa (10); hirugarren urratsa (10); hurrengo urratsa (75); lehen urratsa (200); lehen urratsa da (14); lehen urratsa egin (32); lehen urratsa izan (15); lehenbiziko urratsa (11); lehendabiziko urratsa (13); lehenengo urratsa (28)
urratsa bete (6); urratsa da (38); urratsa dela (18); urratsa egin (99); urratsa egin du (26); urratsa egingo (7); urratsa egitea (12); urratsa egiteko (10); urratsa egiten (14); urratsa eman (15); urratsa izan (29); urratsa izan da (6); urratsa izan zen (6); urratsa izango (12); urratsa izango da (6); urratsa zen (10)
aldeko urratsak (23); araberako urratsak (9); azken urratsak (13); behar diren urratsak (14); beharreko urratsak (24); bere lehen urratsak (8); bere urratsak (7); egin beharreko urratsak (18); egin diren urratsak (13); egindako urratsak (23); egiten diren urratsak (6); elizako urratsak (9); fedezko urratsak (6); hurrengo urratsak (13); lehen urratsak (177); lehen urratsak egin (17); lehen urratsak egiten (10); lehen urratsak eman (6); lehenengo urratsak (8); lortzeko urratsak (7); nire urratsak (9); nolako urratsak (6)
urratsak egin (118); urratsak egin behar (20); urratsak egin ditzan (9); urratsak eginak (6); urratsak eginen (6); urratsak egingo (14); urratsak egitea (31); urratsak egiteko (86); urratsak egiteko eskatu (12); urratsak egiteko prest (6); urratsak egiten (70); urratsak egiten ari (26); urratsak eman (20); urratsak emateko (12); urratsak ematen (11); urratsak entzun (6); urratsak entzuten (8); urratsak eskatu (6); zuzendu zituen urratsak (7)
urratsei jarraitu (7); urratsei jarraituz (10); urratsei jarraitzen (10)
herri urratsen (32); urratsen bat (6); urratsen berri (9); urratsen oihartzuna (6)
bi urratsetan (41); egun guzietako urratsetan (6); eguneroko urratsetan (6); guzietako urratsetan (6); lehen urratsetan (7); zenbait urratsetan (8)
urratsik egin (30); urratsik egingo (7); urratsik egiten (7); urratsik eman (6); urratsik ez egitea (6)