Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pausa laburraren ondoren, neskaren ahotsa entzun dut berriro. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 195. orr.
Aitak hizketan segitu zuen pausa baten ondoren-: [...]. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
"Ea non ikusten dugun elkar hurrengoan" esan, eta pausa labur baten ondoren "elkar ikusten badugu, noski" erantsi zuen alde egin baino lehen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.
Oren laurden baten pausak berritu nau. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 226. orr.
Gogoratu behar zitzaidan bertze munduarekin tratuan ibiltzen direnek ere badutela udako pausarako eskubidea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.
Laneko eskubideak zilegituriko pausara zihoanean, baten batek buruaz gizonaren joatea Jacquesi seinalatzen zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.
-Eszitatzen ninduen zeharo, pausako ene arratsaldeak harekin iragaten nituen gozo-gozo baina ez nion nehoiz zakilik ikusi. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 94. orr.
Orai, 15 egunen pausa, denentzat, xapelgoa hasiko da berriz azaroaren 10 ean. Herria 2001-10-25
Alabaina orduan ere ez zion hatzari pausarik eman. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 65. orr.
Besteak beste, lanaldiak, pausa egunek, soldatak eta abarrek agertu behar dute. Berria - Ekonomia 2004-08-29
Pausa eguna, aro ederra lagun, xoragarria. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 168. orr.
Ene pausa-unea da! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.
Oloruen egun bete egin genuen, pausan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.
Mota guzietako aroak jasan behar zituzten egun osoan zehar, pausan bezala lanean ere. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 127. orr.
Ate ondoan, ogitartekoak eta garagardo latak eskuetan, pausan zeuden tailerretako langileak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.
Gorputza pausan dela eta, orduan dira sortzen bidaia loriagarrienak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.
Hi pausan, lagunek hire lana egiten dutela! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.
Katuak eguteran, zakurrak pausan. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 98. orr.
-Bitan, bai jauna -eta pausa egin zuen erantzuna indartzeko-: mozkorturik, eta mozkorra pasatu ondoren. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.
Pausa egin behar izan nuen, hatsik gabe geldituko ez banintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Pausa egin zuen, hiru hitz horiek esateak neke astuna eman izan balio bezala. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 101. orr.
· Pausa luzea egin zuen gero. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.
Orain dela urte batzuk ikusi bazenu...! -pausa laburra egin zuen zakilari azken astinduak emateko. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 94. orr.
Pausa bat egin du orduan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 373. orr.
Pausak egiten zituen, ahotik kea jaurtitzeko, hutsuneak kekada borobilez betetzeko, ideiak osatzeko Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.
Igandean berria laster hedatu da Kattalin Landart Argainbordakoa Isturitzeko pausa etxean zendu zaikula. Herria 2004-02-19
Badu zonbait urte, klinika, arta etxe ala pausa etxetan zabilala Janpiarre Heguy Bidarteberrikoa. Herria 2002-11-28
Arta eta pausa etxeetan ditugu Beñat Uhaldegaraikoa, Pierrot Iruitbordako eta Manex Argainbordakoa. Herria 2001-11-08
galdera pausa (3); pausa bat egin (3); pausa egin (24); pausa egin zuen (17); pausa egiten (4); pausa egiten du (3); pausa eguna (6); pausa egunak (3); pausa labur (12); pausa labur bat (6); pausa labur baten (6); pausa laburra (4); pausa laburra egin (3); pausa lekua (6); pausa luzea (4); pausa luzea egin (4)