Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espedizio bat, bere “pausaleku” erritualekin: lehenik, Onesimoren etxetik, Baztandik, iragatea, gero Belate iturritik garrafoi ur freskoaren hartzea [...] eta azkenik, Fontellasera, ene izeba Beni zegoen herrira heltzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.
Bada txori bat lorategian pausaleku duen zuhaitzaren arabera kantatzen duena, arbolaz aldatu eta bere txioa bestelakoa da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 223. orr.
Baina ideiek ere, tximeletak bezain hauskorrak izango ez badira, pausalekua behar dute. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 104. orr.
Basoa zuen inguruan, eta laku handi bat ere bai, udaberri aldean kurriloen pausaleku. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.
Arimek han atsedena kausituko dute, begiek atsegina, eta gorputzek beren neke eta lanetarako pausalekua. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.
Zure etxea, egon eta ibili zaren leku guztietan, betiere izan da, euskaldunen etxea, pausalekua eta portua. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 197. orr.
Naturak izugarrizko egiten duen gauza orotan bezala, zoko zoragarriak daude [...] mila pausaleku bistaren eta gogoaren atseginerako. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 186. orr.
Estatuarik estatua joan ginen, harik eta Pessoaren pausalekuetakoa izaten zen kafetegitxora iritsi arte. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 31. orr.