Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina orduan apur bat pattalago, apur bat ahulago, apur bat akituago ziruditen, eta nik ere nahigabe moduko bat sentitu nuen eurengatik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 221. orr.
Flojo samarra aukeran, pattala. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 8. orr.
Irudimen eskaseko idazle pattalek. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 163. orr.
Etapa bitartean ez dio minik ematen hondarreko joateak, pattalenei laguntza eman beharrez. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 74. orr.
Aurrenekoetan pattal aritu nintzen, baina orain sasoiko nago.Bai, Aita Itxaso gizajoa, nahiko pattal dabil aspaldi honetan. Verlaque jauna, arrain pabiloiaren ikuskatzailea, hain pattal zegoen, ezen bolada batean lana utzi beharrean aurkitzen baitzen. Berria - Kirola 2006-05-05
Kroaziarrak, berriz, pattal aritu ziren, indarrik gabe, gatzik gabe. Berria - Kirola 2006-02-05
Etxeko lanak egiteko astirik gabe, etxean bezain pattal genbiltzan eskolan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 31. orr.
Legarreta ongi, Leitza pattalago, Manolo Arozena gorabeheratsu erabat, eta Lagoma txukun. Berria - Kultura 2004-03-07
Fisikoki geroz eta pattalago nabil, urdaileko ultzera bat dela eta. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 55. orr.
Astea pattal samar igarotzen du; ostiralerako, aldiz, pixkortu egiten da. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.
Bikotekide zuen Bittor Elizagoien pattal hasi zen, eta hirugarren bertsorako hobetu zuen jarduna. Berria - Kultura 2004-03-30
-Pattal samar egon naiz azkenaldian -esan zion-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.
Gainera, aita osasunez pattal samar zebilen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 93. orr.
Irakasle ona da, baina euskaraz pattal antzean dabil. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 161. orr.
Lucio osasun pattalekoa zen, ahula, eta otorduetan ez zen inoiz goseak egoten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 63. orr.
Hirukoterik pattalena emakume bat eta bi emakume dira, ta gogobetegarriena -surprise!- bi emakume gizon batekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.
Xabier Retegi aurreko agintaldi pattala berpizteko aurkeztu zuten. Berria - Harian 2005-12-17
Talde politikoak lan pattala egiten ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Iazko denboraldia pattala izan zen zuentzat. Berria - Kirola 2004-07-16
Urte «pattalaren» ostean, hazkuntza txikiagoa espero du Adegik 2005ean. Berria - Ekonomia 2004-12-17
Jarduera ekonomiko pattala» suspertzeko. Berria - Ekonomia 2004-04-20
Noizbehinka aldarean aritzen dira gogo txarrez eta modu pattalean, baina ez dakite zer den gizonezkoek benetan adoratzen duten jainko bakarrarenganako benetako debozioa. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.
Goiza pattal joan zen, baina arratsaldean animatu ziren nonbait erosleak. Berria - Kultura 2004-04-30
Lehen zati pattal baten erruz atsedenaldira galtzen joan ondoren [...]. Berria - Kirola 2006-04-16
Ezker eskua pattal zeukala. Berria - Kirola 2004-04-16
Atletico Madril, aldiz, eskas aritu zen, ideiarik gabe, pattal, oso pattal. Berria - Kirola 2004-10-03
Euroguneko ekonomiak eta batik bat Alemaniakoa uste baino pattalago aritu dira, Frantziako Bankuak dio hango ekonomia ere pattal ibili dela, %0,1eko hazkundea izan baitu. Berria - Ekonomia 2004-12-01
oso pattal (7); oso pattal aritu (3); pattal antzean (4); pattal ari (6); pattal aritu (20); pattal aritu ziren (6); pattal dabil (8); pattal ekin (3); pattal hasi (9); pattal jardun (3); pattal samar (4)
pattalago aritu (3)