Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patal (12 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan; Euskaltzaindiaren Hiztegian pattal agertzen da) 1 izond pattala, ahula.

Kolore patala du Egiptotik itzuli ginenetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Scabbersek itxura patala zuen Crookshanksekin topo egin baino lehen ere...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 294. orr.

Nire begietan, nik batere merezi gabe egokitu zitzaidan zorte patal hura.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

2 (adizlagun gisa)

Patal ibili nauk eta...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

Aurrelari argentinarra patal dabil Liga hasiera txukunaren ondotik.  Berria - Kirola   2006-05-04

Denboraldi hau ere patal hasi zuen Ezkarozeko atzelariak.  Berria - Kirola   2006-04-13

Patal samar ibiltzen zen erdaraz egiterakoan eta mundu guztiari egiten zion euskaraz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

· Egun batzuk lehenagoko zauria zela medio patal antzean ibiliagatik, Iñaki neu baino hobeki zebilen nabarmenki.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus