Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

patrika (544 agerraldi, 87 liburu eta 83 artikulutan) 1 iz sakela. ik poltsiko.

Jakaren patrika haztatu zuen, pentsioa bideratzeko paper guztiak gordeak zeramatzala egiaztatu nahian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Emakumeak soinekoaren patrika batean sartu zuen eskua eta giltza bat atera zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 299. orr.

Beste ertzainak koaderno txiki bat eta lapitza ateratzen ditu jaka barruko patrika batetik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

Kartazala jakaren barruko patrikan daramak, bularraren kontra sentitzen duk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 113. orr.

Noski, lehenbizikoa zen diru gosea, / aitaginarrebaren patrikak hustea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 188. orr.

Ez zen, bada, kafetegiko bezero eta zerbitzari guztien patrikak miatzen hasiko...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Rübsam doktoreak [...] bere patrika guztiak berriro irauli, pospolo batekin mahai azpia argitu, han ere ezer aurkitu ez, eta amore eman zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 168. orr.

Eskua patrikan sartu eta pizgailua atera zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.

Jakanarruko patrikak arakatu zituen: tabakorik ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.

Patrikako giltza etxekoa izan zitekeela otu zitzaion, baina ez zuen erabili.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 88. orr.

Painuelu garbiak, bistan da, [...] painuelu arruntak ez bezala patrika berezietan gordeak: agurraren patrikan, bihotzaren parean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.

Ihes egiteko tunel bat da patrika, noiznahi desagertzen dira gure patriketatik gauzak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Zeren kornadurik ere ez bainuen neure patrika zuloz betean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

«Patrika guztien neurriko salneurriak» daude azokan.  Berria - Kultura   2004-04-16

Amorratzen jartzen zen Avigdorri patrikarako dirua eman behar zionean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Julio bizardun hark patrikako erloju deigarri bat zeukan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

Dirua, erlojua, patrikako labana eta beste gauza guztiak euren aurrean mahai gainean utzi behar izan nituen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

2 (aditzekin irudizko adieran)

Nola behartu halako jendaila patrika arintzera?  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Frantsesez eta ingelesez baldin bazekien, luzaz dirulapur ibilia zelako zen, hoteletan jendeari patrikak garbitzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Orduan ere guztiz penatua agertzen zitzaigun patrika gure kontura gizenduta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Zerri gizen nazkagarri batzuen patrikak betetzeko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 104. orr.

Patrikak edo poltsak berotzen zizkigun dirutzak bizi berri bat, beste bizitza bat hasteko parada edota bidea ekarriko zigun esperantzan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Ez duk munduari aurrera ekiteko hire kemena ere ahituko, ez, behintzat, nire patrika honetan sos batzuk gelditzen diren bitartean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Eskuak patrikara, Gipuzkoan sartu gara!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren, esmokin beltza eta txaleko zuria soinean, beren patrika-erlojua eta guzti.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Ezarritako zigor ekonomikoa 497,2 milioi euro patrika-dirua baizik ez da Bill Gatesen konpainiarentzat.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

Galtzen patrika ertzeko urradura errepasatzen jarraitu zuen amak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Ukabilak estutu ditu patrika barruetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 143. orr.

Hargatik eramaten zuen [perla] beti aldean, zela patrika zuloan, zela altzoan edo esku ahurretan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 50. orr.

Galtzaren patrika-zulotik zakila laztandu du aspaldian ez bezala,  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aski zuen bere langile-patrika betexea alderatzea gure ikasle-poltsiko hutsekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Zigorrek galtzetako gibel patrika bietan sartu dizkio eskuak eta Lasai potxola errepikatu dio bi edo hiru aldiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.

5 patrikako telefono

Naraman taxista errusiarra da eta patrikako telefonotik mintzo da etengabe, errusieraz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 14. orr.

Nik patrikako telefono horien seinalea nahasteko aparatua ekarri behar dut.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus