Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Israelen arbasoak -Abrahan, Isaak eta Jakob patriarka handiak- beren familiak hartu eta bizimodu ibiltaria zeramaten artzainak izan ziren, herririk eta etxerik gabeak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.
Bibliako Abraham patriarkak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 18. orr.
Hiru patriarka nagusien denbora amaituta, garai berri batean sartzen gaitu Joseren aldiak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 101. orr.
Apezpikuek, metropolitanoek eta primatuek leialtasuna zieten eskualdeko patriarkei, hierarkikoki pretoriar prefektu dioklezianikoen parekoei. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
Mundu guziko gure Anaia agurgarri Patriarkei, Primatuei, Artzapezpikuei, Apezpikuei eta beste eskualdeetako buruzagiei [...] agintzen diegu beren hiri eta diozesietan direlarik gure mezu hauek aski argi argitara ditzaten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.
415. urteko egun batez, Alexandriako patriarkaren gizonek luzaroan giroa berotu ondoren, Hipatiaren gurdiari oldartu zitzaion jendaila. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.
Ekialdeko elizen ohitura, aldiz, Teodor Balsamon Antiokiako patriarkak (1185-1195) honela finkatu zuen: "Grekozko hizkuntza ez dakitenek Jainkoa ospa bezate beren hizkuntza propioan!". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.
Isaac Joseph Asscher 1902. urtean hil zenerako, Asschertarren lantegia munduko ospetsuenetakoa zen, eta patriarka zaharraren bi semeak, Joseph eta Abraham, ziren aparraren moduan gora zihoan lantegi berezi hartako kudeatzaile nagusiak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 75. orr.
Arabar etnografiaren patriarkatzat [...] hartu izanak Lopez de Gereñuren nortasunaren alderdi bat bakarrik argiztatuko luke. Berria - Kultura 2004-06-17
Patriarkaren haur dira maizterrok, baina haren zurtz ere bai, sasikoak seme-alaba eskubiderik ez duen aldetik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 14. orr.
Itun Zaharrekoak bezalako patriarka prestua zen baserriko aitonak, Manuel Katarainek, [...]. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 112. orr.
Munduarekiko nire eskemetan Australopitekoa Aitalehena zen, Patriarka, euskararen lehen hiztuna. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 27. orr.
Freuden patriarka-erregimenean, eguneroko aita gizajoa ez da inoiz Aita sinbolikoaren parera iristen. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.
Gaur egungo zentzu modernoak, ordea, ez du sinesten patriarka aurpegiko Jainko horretan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 44. orr.
Gnomo bat patriarka-bizar zurikoa -kuleto faltsu bat aterkitzat zuela-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 113. orr.
Ekialdeko prefektura dioklezianikoa azkenean zatitu egin zen Alexandria, Jerusalem, Antiokia eta Konstantinoplako lau patriarka-hirien artean, eta beste hiru prefekturak Erromako patriarka-hiri bakar eta ikaragarri zabal baina askoz biztanle gutxiagokoan elkartu ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.
patriarka hiri (3)