Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapitalismoaren ezaugarri moral eta ideologikoei aurre egin, sistema patriarkala desegin. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.
Ez da berria boterearen ideia hau, aspaldiko gizarte patriarkal, feudal eta diktatorialetan hori bera baitzerabilten. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.
Emakumea ezin da libre izan gizarte kapitalista patriarkalean. Berria - Kultura 2004-06-25
Gizarteko kideen arteko erlazioak erregulatzen dituen tradizio eta instituzioak [...] ekonomia hazkunde eta garapenerako berebiziko eragina dute, hala nola familia patriarkalak, edota emakumearen bazterketak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.
Politika patriarkal setatsuaren akabera iragartzen du Ahotsak mugimenduak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 86. orr.
Saiatu gara ikusten zergatik errepikatzen ditugun gure artean oinarri patriarkalak: lehiakortasuna, bekaizkeria eta horrelakoak. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Gure nagusikeriazko posizio patriarkaletik mugitu bagara ez garela mugitu geure baitatik heldutasunera iritsi garelako, baizik eta emakumeek bultza egin digutelako. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 102. orr.
Indarkeria horrek gizartean nagusi den botere patriarkalean eta horrek sorrarazten dituen diskriminazio moduetan du bere erroa. Berria - Euskal Herria 2006-03-08
Zibilizazioak androzentrikoak izan dira, patriarkalak. Berria - Gaiak 2006-03-09
Imajinatzen nituen, bai, sioux-en usainez betetako ordokiak, eta Walt (ile eta bizar zuria, patriarkala) bertsoa kantatzekotan, edertasunak liluratuta. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.
Herriko estilo patriarkalak izango zuen eragina Sarasola familiak arbel-negozioarekin normal-normal segi zezan, beste zenbait enpresaburu jeltzaleri jabetzak kendu zizkieten garaian. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.
gizarte patriarkal (4); sistema patriarkal (3)
gizarte patriarkala (3); sistema patriarkala (7)