Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paseo bat zen harentzat bidaia hura, txango atsegin bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.
Igandeetan, bainua, meza, domino-partida edo autoan paseoa arratsaldean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.
Arratsaldero bezala paseo bat ematea proposatu nion Lizi. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.
Museoko saletatik emandako bigarren paseo hartan pentsatu nuen gauza bakarra zera izan zen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 171. orr.
-Ez al dugu hobe paseo bat ematea? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 198. orr.
Nahiago dinat paseo bat ematea, axola ez bazain. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 12. orr.
Hofrat Klementi goizeroko paseoa ematen zebilen Liechtenstein parkean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.
Gero bi orduko paseoa eman behar zaiok, bestela lo-muker egoten duk. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.
Zuzen-zuzenean joan zitekeen kalera bere aulki gurpildunean eguneroko paseoa egitera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.
Ohartu zen gaizki sentitzen nintzela, eta paseo bat egin nahi ote nuen galdetu zidan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.
Gauez gau, gero eta paseo luzeagoa egiten hasi zen, harik eta, egun batez, Downtowneko moilaraino iritsi zen arte. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.
Ez Hellok ez nik, aulkietan eserita, egonean egoteko gogorik ez genuenez, paseo bat egitera irten ginen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.
Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.
Paseo bat gutxi zela: asteburu bat eskatu nion. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.
Handik bi ordura, Nataliaren etxeraino luzatu zuten paseoa. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 69. orr.
Ibilian-ibilian eta kontuok buruan, paseoak hiriguneraino eraman nau. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 29. orr.
Bere paseo hartan, joan-etorri batzuen ondoren, mandioaren paretetako batera iritsi, hari bizkar eman, eta kontra-kontra eseri zen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 82. orr.
Paseoaren abiapuntua izandako terrazan ziren handik minutu gutxitara. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 118. orr.
Ordurako paseo labur batzuk egiteko gauza nintzen, logelan eta etxeko bigarren solairuan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 182. orr.
Paseo luze bat Lorategietatik. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 225. orr.
Prentsaren irakurketa urduri hartan ordu batzuk eman ondoren, paseo txiki bat egin zuen Gernikako kaleetan zehar. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.
-Paseo ederrak egingo genituen Aita Santuak eta biok -azaldu zuen Lucasek-: estazio inguruan; astiro, hori bai. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 70. orr.
Neskak agur esan zuen, gero arte, izan dezazula paseo ona. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 100. orr.
Oso paseo atsegina izan zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.
Patioan ibili gara paseo urdurian eta laster gara leihatilan gure esne kutunaren galdez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 120. orr.
Lucero, ezkongaietako paseo erromantikoen oroitzapen bat gehiago bihurtu zen burduntzian. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 88. orr.
Zehatz-mehatz oroitzen zuen Sarak paseo gorabeheratsu hura. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 215. orr.
Gosalondoan eman genuen paseo ez oso luzean, Margaritak 18 hotel, 10 pizzeria eta berrogeiren bat klub zenbatu zituen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Hau ez dela paseo militar bat izango. Berria - Mundua 2006-04-01
Mallonak alaba biak hantxe ikusten zitian, kartzelako patioan, paseo orduetan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 219. orr.
Areatza inguruan paseo alditxoa egin ostean terrazan jesarri nintzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.
Paseo Berrirantz abiatu ziren Sara eta Karmele, Kursaaleko zubian barrena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 214. orr.
2004ko abuztuaren 28an, A Coruña (Galizia) Paseo Maritimoan lehergailuz egindako ekintza. Berria - Euskal Herria 2004-09-09
Zeramikazko plater handi bat zen, buztinzale bizardun bati Santa Clarako paseoan erosi ziotena. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.
Alex? -deitu zion Julenek, paseo aldera begiratuz hura ere, lagunak zer ikusi ote zuen jakiteko. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 186. orr.
Buelta emanez beste aldetik joateko, paseoan zehar, Bankes jauna zenbait gauzetaz ohartu zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 27. orr.
· Kantxako paseoa: 50 euro. Berria - Kirola 2004-03-10
Gu biok hondartzan paseoan, eta gu biok larrugorritan jartzeko ideia etorri zitzaion Giselari, aberaskumeari. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.
Jauregiaren kanpoaldean umeak eta maitemindu bikoteak ikusten ziren, paseoan. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 225. orr.
Kalean barrena paseoan eta zigarroak erretzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 81. orr.
Lasai zetorren, paseoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Hiribidean barrena joaten ziren paseoan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.
Astiro-astiro paseoan gindoazela tokitxo polit bat aurkitu genuen, eta atseden hartzera eseri ginen han. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 91. orr.
Mary Ann bera azaldu da atean, eta Josebaren eta Helenen bila joan gara biok paseoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.
Osaba Juan azaldu zen eguerdian Faraonekin paseoan ibili ondoren, eta arropaz aldatzera sartu zen etxean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Ezin gara kotxean paseoan ibili eta mintzatu? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 82. orr.
Bazoaz afalondoan hondartzara paseoan ibiltzera, eta horrek Sodoma eta Gomorra ematen du. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.
Noir bulebarrak ez du paseoan dabiltzanei lausenguka ibiltzen zaizkien kale burgesen piura lotsagabea. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.
Emakume adinekoek errieta ematen diete ama gazteei seme-alabak behar bezain arropa beroekin ez janzteagatik; espaloitik doan jendeak txakurrak paseoan ateratzen dituztenei agiraka, hedeari estuegi eusteagatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.
Gazte biak paseoan hasi dira patioaren alderik alde, agurearen kromoa zeharrez barrandatzeko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.
Paseoan jarraitu zuten, beti ere txaluparia bistan zutela, hura ere kaialderantz. «Kuskue tanden», 2004 - 167. orr.
Paseoko zaldi talde handi bat edukitzea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Paseoko mutilen txilio gordin txorrotxen ostean. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 98. orr.
Paseoko abiadura mantsoan zihoazen eta harpa jo zion albotik Mentxuk Rafari. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 138. orr.
Paseoko une batean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 62. orr.
Lubisek osaba Juanentzat lan egiten zuenez, noiznahi ibiltzen zirenez Pantxo eta Ubanbe Iruaingo zaldien inguruan -paseokoak zirelako, Obaban sekula izandako zaldirik politenak- "patroiaren ilobari egindako deferentzia" izan zitekeen beren jarrera lagunkoia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.
Gerran presoak nola makilatzen zituzten, nola ateratzen zituzten "paseoa" ematera... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 192. orr.
-Nork bermatzen dit ez didatela paseoa emanen? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 265. orr.
paseo bat egin (3); paseo bat eman (5); paseo bat ematea (7); paseo bat ematera (7); paseo berri (4); paseo berrira (4); paseo luze (6); paseo luzea (3); paseo luzeak (10); paseo luzeak ematen (5); paseo txiki
mitxoleta artean paseoan (3); paseoan genbiltzala (3); paseoan gindoazela (4); paseoan hasi (5); paseoan ibili (11); paseoan ibili ziren (4); paseoan ibiltzea (6); paseoan ibiltzeko (3); paseoan ibiltzen (8); paseoan ibiltzen ziren (3); paseoan ibiltzera (4); paseoan nenbilela (4); paseoan nenbilen (3); paseoan zebilela (5); paseoan zebilen (11); paseoan zehar (3)