Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partikularki (orobat partikularzki) 1 adlag era partikularrean. ik bereziki.

Sekulako izua diote gizakiari oro har eta idazle jendeari partikularki.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 284. orr.

Arazo hori ere instituzioaren problema bezain zaila zaie onartzea, partikularki Laborantza Ganbera edo Kontseilu Nagusiarentzat.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Asko zor diogu Espainiari, Espainiako Armadari partikularki.  Berria - Kultura   2004-09-03

Ia inori ez zaio axola guk idazten duguna, partikularki euskaraz idazten dugunok esan dezakeguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Egungo argitaletxeetan ikusten da, ildo eta estilo bereko idazleak argitaratzen dituztela, eta partikularki, emakumezkoen liburuak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 317. orr.

Zerbait utz badezaket, utziko ditut testuak eta, partikularki, nire geografiak, zeren eta nire geografia hauek ez badira euskal gune zentraletik heldu ere, Euskal Herri osoari zuzenduak baitira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

-Eta hor badituzu kantariak maite dituzunak partikularzki, orain, gazte horietan?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 37. orr.

Hori gizakiaz bereziki esan da, bera partikularki bereizten duenagatik, hots, arrazoitzeko ahalmenagatik, erran nahi baitut, adimendu hilikoa den adimenari esker, beste ezein ere animali espezierengan aurkitzen ez dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 196. orr.

2 (izenondo baten ezkerrean)

Erromantzero espainola partikularki aberatsa da eta kalitate bikainekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 30. orr.

Frantzia eta Espainia modernoak Estatu-Nazio zibilizatu gisa antolatu guran hasi diren momentutik, euskaldun izatea, edo katalan ala galego izatea eta espainol izatea, edo frantsesa, partikularki gaizki elkarretorri dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Baziren buruzagien lagun edo herrikideak zirenak, gehi zenbait indibiduo partikularzki errukigabe, indartsu eta gizatasunik gabeko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 252. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus