Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bereziki 1 adlag era berezian; batez ere. (dagokion sintagmaren ezkerrean)

Erdi Aroko hiriek, eta bereziki kostaldekoek, aurreneko aldiz emango diote jarduera ekonomikoari beregaintasunez garatzeko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Grosrouvrek orobat esaten zuenez, koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Hortako ez zuten frontoi beharrik, aski baitzen toki edo soropil luze eta legun bat, bereziki mendi lepoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Ez dira falta, bereziki sozialisten artean, bitxi kausitzen dutenak eskuindar eta ezkertiarren arteko adixkidantza berri hori.  Herria   2001-02-22

Ikus-entzunezkoen eta bereziki telebistaren mende bizi diren pertsonakErakunde honi zegokion nazioarteko eztabaida guztiak eta bereziki gutiengoen arazoak, gerlarik gabe, konpontzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Azpi tituluetan, oroit naiz bazirela Marx, Freud eta bereziki Nietzsche.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.

Bi gibelekoek partida xintxoa, burutik buru bereziki azkaindarrak, eta Itoizek ere, bereziki ondarrerat.  Herria   2003-09-25

Galarzatarrek haatik ainitz huts, bereziki Xabierek, gibelean.  Herria   2003-11-20

Sostengu horri esker, eta bereziki 1990eko kanpaina horri esker, ez da gehiago euskal presorik bakartasunean eman.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

Goraintziak bereziki bere arbasoen bila üda hontan heben gainti ibili den Nanette Bustanoby andereari.  Herria   2001-09-20

Urteekin, baina, bakterio asko erresistente bihurtu dira harekiko, bereziki garatzeko bidean diren herrialdeetan.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Ezin dugu ahaztu jakintza arlo hori grekoen eta, bereziki, Platonen gai nagusietariko bat zela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Denek -bereziki ofizio bat zutenek, edo adiskide baten bidez- lana lekuaren gainean bilatzen zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

Arras miresten zuen, bereziki herriko errientarekin akomeatzen baitzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Anitz jende kofesatzen zuten, ohean, bidean, lanean, bereziki besta-buru inguruetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

"Bizitzea merezi al du?" galdera asko eztabaidatu izan da, bereziki merezi ez duela uste dutenen artean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Estatuak irakaskuntzari eginkizun politiko nazio-eraikitzailea eman dio, eta irakaskuntza sisteman bereziki historiari.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 60. orr.

Lehen aldian solas batzuen atxemaitea ez da baitezpada errex, bereziki Koxeparentzat, itsasuar horrek hastapenetik zirraraño bat eragiten baitzion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Harentzat, izan ere, ez influentzia geografikoa, ezpada historia nazionalaren -bereziki kreazio kulturalen- iturburu bakarra arrazaren izpiritu berekia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.

Hori horrela baldin bada [...] erronka izugarria aurkezten zaie Euskal Herriko Unibertsitateei eta, bereziki, handiena baita, EHUri.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 165. orr.

Egitasmoa, bereziki, horretara bideratu nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Europan, bereziki, estasia ekoizten da.  Berria - Gaiak   2006-03-01

2 (dagokion sintagmaren eskuinean)

Nondik, nola eta zergatik sortzen da gaitza orokorrean eta gaiztakeria bereziki?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 174. orr.

"Urak badu poesia, ibaiak bereziki", hasi zen Maria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Zorigaitzez, mugak beti hor daude: zikoizkeriaren, elkar ezin-adituaren, ezin-ikusiaren mugak bereziki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Musa, bereziki, asko gustatzen zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 85. orr.

Zenbait aldiz, gauez bereziki, ezezagunek zerbitzu hori eskatzea suertatzen zen, eta hiriaren mutur batetik besterainoko garraialdi bategatik lauzpabost lirako ordain-saria ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

Arranpa leun bat, besoetan eta hanketan bereziki.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Badira zenbait herrialde, Asian bereziki, ekonomia hazkunde azkarra dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Funtsezko gauzak bai, esaldi giltzak, nolabait esateko, eta isiluneak bereziki, trebetasun berarekin erabilzen ditu beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

Ostatuetan bereziki, jendeak biziki kasu egiten du.  Herria   2004-07-29

Kristautasunaren baitan, eta Italian bereziki, etengabeak ziren Elizaren eta Inperioaren arteko tirabirak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Portugalen bereziki desmasia izigarriak egin ditu suak, orain jabaldua Europako erresumei esker.  Herria   2005-09-08

Ondo dakigu gaur, Joseph Needham-en lanei esker bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Asia Ekialdeko merkatuaren erakargarritasun gero eta handiagoa, txinatar merkatuarena bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Lugo hiriaz ere oroit naiz, plaza ederraz bereziki.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 211. orr.

Hastapenean bereziki, zernahiko lanak ukan genituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Nik neuk, isilean, eskuineko zaldiaren gainean etorri ohi zen "postilloi" mutikoa miresten nuen bereziki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Beti Frantziako eta Europako bertze herrietako erresistenteen eta soldaduen balentrien berri jakiten zuten, telebistaren bitartez bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 38. orr.

Tales ez zen askorik arduratu zenbakiez; irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki: zirkuluak, zuzenak, triangeluak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Yvette alaba ikusi nahi nuke oso bereziki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.

Haien jazarleek ez baitzuten erlijioa, judutarren erlijioa bereziki gorroto, arraza baizik, judu arraza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Horretan eta beste gauza askotan, noski, baina horretan bereziki.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 171. orr.

Nori begiratu beharko genioke bereziki?  Berria - Harian   2006-04-29

Gogoan dut, bereziki, Adelak yogaren eta oreka emozionalaren gainean eman zuen hitzaldi bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

3 (aditz bati dagokiola)

Bereziki ikusten da enuntziatuen azterketak ez duela izan nahi "hizkuntzaren" edo "esandakoaren" deskribapen oso eta sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 125. orr.

Bereziki aipatu nahi ditut, hala ere, Antton Olano, irakurri eta zuzenketak egin dizkidalako.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 20. orr.

Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.      - 1. orr.

Matisseren Dance delakoari bereziki erreparatzeko esan zion Margaretek Stepheni.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Txanda hartan berean, bereziki eskertu nion gauza haiek guztiak onartu izana.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

Esango nuke hori guztia bereziki gustatzen zitzaiola Wendyri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

Ni neu bereziki erakartzen naute, adibidez, idazlearen sorlekuaz, haurtzaroa igaro zuen Goizuetako mendialde humanizatu hartaz mintzo diren pasarteek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

Espetxean egoerarik gogorrenari egin behar izan dio aurre Garcia Kochek, bereziki zaindu beharreko presoen zerrendan sartu baitzuten hasieran.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 69. orr.

"Honela aipatuko dute ene izena" (Ibid. 27. berts.), alegia, bereziki dagokidana (Sotâ 38a).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 157. orr.

Solaserako bereziki sortutako gelak ere bai.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Esana haustean, bere desobedientziak gizakiari bereziki dagokion abantaila handi hau ekarri ziola, hots, dugun bereizmena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Bereziki aipatu zuena: Philippe ezkontzeko adinean zela!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Bisitatu nuen eskola batean jabetu nintzen bereziki horretaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Saiakera eta polemika bereziki landu bazituen ere, nobelagintzari eta ikerketari ere leku egin zien bere jardunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Frantziskok bereziki maite zuen musikaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Txingarren gainean ibiltzea ez da inolaz ere trikimailu bat, eta ez dago bereziki prestatu beharrik horretarako, ez oinak, ez pertsona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Aspergerrek beste zenbait ezaugarri bitxi ere eman zituen, honako alderdi hauek bereziki aintzat hartuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Gregoryk hori azpimarratzen du bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Horrela hasten zen, eta azken ahapaldia maite dut bereziki: [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.

4 (adizlagun bati dagokiola)

Bereziki pozik zetorren egun bat aprobetxatu nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

Borreroa, anorexiak jotako neskatilekin, bereziki kontuz ibiltzen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

Rachel bereziki irrikatan zegoen Lucy ezagutzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.

Haatik, bereziki gustura jasoko nituzke François-Marie Arouet de Voltaire-ren Henriada.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

Bidean adeitsu, sentibera eta samur, bereziki samur egon omen nintzaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.

Erbesteratuek bereziki eskerronez hartu zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Eta garbi gera bedi, ez nago bereziki harro.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

5 (izenondo bati dagokiola)

Bereziki garrantzitsua da, alde horretatik, II. liburuko 8. kapitulua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Bereziki baliagarria poeten etorria pizteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 25. orr.

Bereziki egokia da "bertikal" dei daitezkeen trukeei aplikatzen zaienean, soldata-kostuen alde handietan oinarritzen baitira truke horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Erregulazio keynestarra, ordea, bereziki ahula gertatu zen hainbat kasutan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Egun hartan Jane Austen-en Harrotasuna eta aurrejuzkuak nobelari buruz hitz egitea egokitu zitzaigun eta eztabaida bereziki bizia izan zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Bereziki argia da hori ekoizpen modu kapitalista espazio berrietara zabaltzen denean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Liburutegiari dagokionez, bereziki zorrotzak ziren begiratu beharreko arauak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Litezkeen desberdintasun horien artean, bereziki interesgarri dira belaunaldi batetik besterakoak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.

Finantzen dimentsioak eginkizun bereziki garrantzitsua betetzen du hemen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Gaua eta gaueko bizitza bereziki atseginak iruditzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Zenbait tokitan CO2 maila bereziki altua da.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Frantzia, ikuspuntu horretatik, bereziki mugatua zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ez bereziki mehea, ezpada hezurren eta haragien arteko orekan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Ni ez nintzen bereziki zeken ez maltzurra, eta nire aita ere ez zen halakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Pentsa liteke jeneral bati bereziki gogoko zaizkiola ikusgarrizko proiektu handiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

Ez zuen ezer bereziki sakonik esaten, eta idazkuntzarako trebetasunik ere ez zuen erakusten batere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

6 (izenaren eta dagokion izenondo aren artean )

Gau bereziki ilun batez bi gizon herriaren mugapeko lekurik bakartienean elkarri adore emateko ozen mintzatuz zeudela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Jauregiko zazpi neskame bereziki aukeratuak ekarri zizkion.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,9

Erromako historiaren une bereziki trinko hura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Emakumeak aiseago harrapatzen dira material bereziki fina eta pisutarako harribitxi landuak erabiliz gero.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.

Legeetan aditua, legeetan bereziki trebea dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.

Bi zirkunstantzia horiek suposizioen arloa zedarritzen zuten eta estudio osoari fisonomia bereziki zehatza ematen zioten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Flexioak etsenplu bereziki argigarriak azaltzen dizkigu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Zenbait ikasle bereziki argi hartu [...] eta harrezkero "eulitegia" esan zitzaiona antolatu zuen haiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

7 berezikiago

Bakoitza berezikiago egoki da zenbait esperimentutarako, baina ez beste batzuetarako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 122. orr.

Poztasunez hunkitua dela, zenbat eta berezikiago irudikatzen ahal baitu bere iharduteko ahalmena, hainbat eta areago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 331. orr.

Erlijioaren, zientziaren, jakintza hutsaren eta dena jakitearen kontra, zerbait eta bereziki zerbaitetan jakitearen alde, eta berezikiago, ahaztearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

Nahikoa bedi esatea ia Mendebaldeko herrialde guztietan, eta berezikiago Mendebaldeko herrialderik industrializatuen eta modernizatuenetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Orok badakigu erakaskuntza mailan, eta berezikiago euskararen erakaskuntzarako, zer indarretan higatu behar den gutieneko aitzinamendu baten ardiesteko.  Herria   2005-09-22

Fermin Arkotxa-k Agusti Xaho dauku berezikiago aurkezten.  Herria   2005-05-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus