Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

partikular 1 izond banako bati (edo multzo edo talde txiki bati) baino ez dagokiona; norberarena; orokorra ez dena.

Lege erromatarra lege pertsonal orokor bihurtua zen, eta lege godoa lege pertsonal partikular; eta ondorioz, lege erromatarra zen lurraldeko legea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

Lege partikular bat lege orokor bihurtu zuen, erromatar zuzenbidea mundu osoan zehar desegin nahi izan balu bezala.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

Boto partikularra sinatzen duen Borrego epaileak uste du, aldiz, Dickson andrearen eskubideak «bazter batera utzi ditugula kasu honetan».  Berria - Gaiak   2006-05-09

Gertaera partikular bat orokor bilakatzeak, iritsiko dituen mugak gorabehera, bere denbora eskatu ohi du, eta batzuetan neur ahal daiteke denbora hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 250. orr.

Zeren pentsamendu unibertsalean oinarritua baitzegoen, ez euskaldunen interes partikular batean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Irudia unibertsala da, baina partikular bihurturik dago beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 125. orr.

Frantzia, Espainia, Portugal eta Holandaren ereduaren arabera, horietako bakoitzean hizkuntza partikular bat baitzen, eta ez erlijio partikular bat, "herri-kideak" batzeko eta "atzerritarrengandik" bereizteko ezaugarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Zatidura erantsi nion nire sorgin partikularraren halako soslai bat eginez, datu pertsonalak eta guzti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Makurtu eta ohe azpian bere botikin partikularra xerkatu zuen: ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen, hasi gabe zeudenak, eta zazpigarren bat, azken hau erdiraino beteta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Normala denez, kasu partikular bat ez da kasu orokorra bezain sarria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Bereizketa hori, derrigorrezkoa kasu partikular horretan, hedatuz joan zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Handik dakigu, zeltiarren egutegi partikularrean, Haritza dugula errege eta nagusi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Praktika, oro har, arrazoizkoa da beraz; baina era berean da egia hutsegite partikular handien sorburu izaten dela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Oraindik ere ez dut sinesten animaliek bizitza partikular bat dutenik benetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 167. orr.

2 izond berezia, jakina.

Gizarte partikular baten ethos berezia adierazten duten irudiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Industri eremuan komunitate partikular baten arrakastak teknika berri baten lehenengo etapetan -gurpil-baporearen asmakuntzan, adibidez- komunitate hori beste batzuk baino geldoago bihurtzen du eraginkorragoa den helize-propultsatzailea onartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

Kultura bakoitza bere historia berezi, partikular eta zehatzaren emaitza zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Bazekien betazalen azpian dauden guruintxoen mugimendu partikular batetik datozela negarrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

Minak, adibidez, klase natural bat osatuko ez balu, ezingo litzateke mina propietate fisiko partikular batekin identifikatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

Modu partikularrean inongo Estatutako legeei buruz ez hitz egitea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.

Artista plastikoek oso modu partikularrean ikusten dituzue gauzak  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 287. orr.

3 publikoa ez dena; era pribatuan erabiltzen dena.

Agintariek gordeko dute jatorrizkoa, eta bilduma partikular bat aberastuko du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Delitu horrek, irain partikularra adina, irain publikoa zekarren: legeari berari egindako mesprezioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 291. orr.

On partikularrak on publikoaren atzetik geratu behar duela esatea paralogismoa da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.

Bart, gaueko hamaiketan, pertsona partikular guztiei telefono lotura moztu zieten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 333. orr.

Kontatua dut lehenago Sarasolatarrek kapera partikular bat zutela, eta hilean behin meza izaten zutela bertan, beraientzat eta familiako senide pobreentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.

Eskola partikularrak ematen hastea, etxean, zer edo zer hobea topatu bitartean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Nola ahantzi, bada, osabaren lezioneak, noiz eta zientziaren sekeretuak desestaltzen eta erakusten hasi baitzitzaidan, niri bakarrik, eskola partikular haietan!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Unibertsitatetik bota zutenean, irakasle partikular bat kontratatu zuen eta egunean 6 ordu pasatzen zituen latinarekin bueltaka.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 115. orr.

Konpainia horien izaera aberastasun partikularrei aberastasun publikoen indarra ematea da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

• 4 iz ez ordezkari ofizial, ez erakunde jakin bateko kide ez den pertsona.

Espainiako zenbait partikularrek ehun mila markoko zorra dutela Frantzian, eta Frantziako zenbait partikularrek ehun eta hamar mila markoko zorra Espainian.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Partikularren ondorengotza arautzen duen legea lege zibila da, xedetzat partikularren interesa duena.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Partikularrek ez zuten dirurik halako bitxia erosteko, eta beste inork ez zuen nahi. Irakurle zentzudun orok hain segur igurikiko zukeela partikular batzuen gutun bilduma batean hutsegiterik kausitzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 78. orr.

Estatuak partikular baten lurren premia duenean, inoiz ez da jardun behar lege politikoaren gogortasunetik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 170. orr.

Zor duen estatu batek ez du kitatzen bere zorra kanbioaren bidez, partikular batek ere ez baitu bere zorra kitatzen dirua trukatuz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Diru-kantitate handia eskuratu, eta partikular guztiei eskaini hura berreskuratzea, salbu eta interesa txikiagotu nahi ez badute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Bisigodoen legeak ibaien ubide-erdia hartzen uzten zien partikularrei, baldin eta beste erdia sare eta ontzientzat libre geratzen bazen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

5 akusazio partikular ik akusazio.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus