Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akusazio (ETCn 11.356 agerraldi; orobat akusazino g.er. eta akusazione g.er.; cf salaketa ETCn 34.276 agerraldi) 1 iz salaketa.

Goizean jakinarazi zidatenez beste akusazio bat ere banuen: ihesean laguntzea.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 133. orr.

Bere ezinikusia hain handia izan ez balitz, erraz jabetuko zen akusazio horien guztien zentzugabekeriaz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.

Yolanda Molinaren kontrako akusazio hori poliza baten erranetan oinarritua da.  Herria   2002-10-10

-Hor dago herentzia -ausartu zen Quenu, bere anaiaren kontrako akusazio haiekin minduta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 232. orr.

Goiz osoan falta, oturuntzan hasi ziren eztabaidak, gero nire aurkako akusazio eta irain bilakatu zirenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aitak galdera bakoitza entzutean izan zitezkeen akusazio kriminal guztiak egozten zizkion bere buruari presondegira eraman zezaten oinak kateaz lotuta, hori baitzuen amets. Mauritaniako gelazulo batean, lehoiz betaturiko gauean, Juan de Panoniaren aurkako akusazio konplexua birraztertu eta, enegarren aldiz, ebazpena justifikatu zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.

Berak aldez aurretik irudikatu zuen elkarrizketa katastrofiko bat, akusazio formal eta larria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Galdera era unibertsalean planteatu behar da, edo Europa mailan gutxienez; ez -euskaldunei buruzko Ipuin Orokorra lagun- erakunde jakin bati akusazio eran egotziz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Prozesu inkisitorial bat irekitzen dio "fedearentzako doktrina arriskutsuak zabaltzeagatik herriari egindako alemanezko sermoietan", Prozesuko Akusazio Agiriak zioenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

4 akusazio akta (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi)

Hasieran, abokatuek fiskalaren akusazio akta atzera botatzea lortu zuten. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

Ez dago lekukoen deklaraziorik, ezta akusazio-aktarik ere. ETC-literatura, saiakera   Kristo fusilarekin, Ryszard Kapuscinski (Amaia Apalauza), Katakrak, 2019

Manu Leginetxe azken hamarkadetako gerren kronista bizkaitarraren hitzetan, "haurrak krudelkeriaren protagonistak dira, gero eta basatiagoa den munduaren aurkako akusazio akta". ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-20

Tortura lazgarrien berri ere ematen du akusazio aktakETC-prentsa   Egunkaria, 2001-08-10

Kroaziako gerran, hango biztanleei eginiko jazarpenetan 200 zibil baino gehiago hil zituzten, akusazio aktaren arabera, eta egoera jasangaitzean atxiloketa ugari ere egin zituzten. ETC-prentsa   Berria, 2005-07-19

Izan ere, akusazio aktan leporatzen dizkieten delituetan ez dago atentatu, arma edo lehergailu, edota bestelako indarkeria ekintzei buruzko aipamen bakar bat ere. ETC-prentsa   Berria, 2005-12-14

Krimenaren arrazoiei dagokienez, Politkovskaiak argitaraturiko hainbat artikuluri egiten die erreferentzia akusazio aktakETC-prentsa   Berria, 2008-11-26

Erakundeko batzorde berezi batek egin du akusazio akta, eta iritzi kontrajarriak sorrarazi ditu Beiruten. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-01

Horretarako, berau sinatzen duenak uste du Fiskaltzari, edo, hala izanez gero, akusatzaile partikularrari bakarrik dagokiola, akusazio-akta eratzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, IVAP/IZO, 2006

5 akusazio partikular

Abokatuen Elkargoak akusazio partikular gisa jardungo du polizia baten aurkako prozesuan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

g Akusazio partikularra: Familiak iazko irailean bertan erabaki zuen semearen ikaskideen kontra salaketa jartzea.  Berria - Harian   2005-04-24

Aldi berean, akusazio partikularrak beste autopsia bat eskatuko zuela iragarri zuen.  Berria - Mundua   2006-02-08

6 akusazio pribatu (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Estatuko Fiskaltzak egin ez duena egiteko akusazio pribatua aurkezteko aukera aztertu duzue?. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-23

Haren esanetan," akusazio pribatua delitua zuzenean jasan duen aldea baino ezin daiteke izan". ETC-prentsa   Berria, 2008-05-23

Akusazio pribatuak hamar urteko kartzela zigorra eta 36 urteko erabateko inhabilitazioa eskatu du, lau emakumeen eta Salhaketaren izenean. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-18

Idazki horretan fiskaltzak, herri-akusazioak, akusazio partikularrak, edo akusazio pribatuak -hots, epailea ez denak- erruztatuari leporatzen zaizkion egitateen kalifikazio juridikoa eta dagokion zigorra eta ondorio juridikoak ezartzen ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Penaleko ikasgaiak: zati orokorra eta zati berezia, Jon-Mirena Landa, UPV/EHU, 2003

Delitu pribatuengatiko prozesuetan, aldiz, akusazio bakarra akusazio pribatua da (ofendituarena). ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor prozesu adierazlea, Katixa Etxebarria, Ixusko Ordeñana, Josune Perez, UPV/EHU, 2007

Interpretazio hau, gure ustez, zentzurik gabekoa da egun, aipaturiko aldaketak laidotuaren akusazioa ahalbidetzen baitu (nahiz "akusazio partikularra"-ren ordez, egokiagoa izan akusazio pribatuaren deitura). ETC-zientzia, zuzenbidea   Adingabeen zuzenbide penala, Jon-Mirena Landa (Koord.), Jose Luis de la Cuesta, Jose Francisco Etxeberria, Enara Garro UPV/EHU, 2011

7 akusazio publiko

Akusazio partikularra bertan behera geratu izanak, baina, ez zuen geldiarazi akusazio publikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

Akusazio publikoaren arabera, akusatuak garondotik heldu zion biktimari hizketaldi labur bat mantendu ostean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

8 akusazioaren lekuko (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Bakarrik utzi zituen Agirre Sesma eta bere alaba, akusazioaren lekukoetako bat azken unean erretiratzeko ataka lotsagarrian. ETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Bera izango zen akusazioaren lekuko nagusia epaiketan. ETC-literatura, saiakera   Heriotza Nilo ibaian, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2006

Kontua argitzeko lagungarria bada, prest nago akusazioaren lekukoa izateko. ETC-literatura, saiakera   Galton kasua, Ross MacDonald (Javi Cillero), Igela, 2006

1946ko ekainean, Wisliceny agertu zen akusazioaren lekuko gisa, eta Eichmann kondenatzen zuen aitorpena egin zuen. ETC-literatura, saiakera   Eichmann Jerusalemen, Hannah Arendt (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Txomin Aizpurua ETAko kide ohi eta preso izandakoak adierazi zuen ez duela Egunkariaren sorrera garaiko txostenik ezagutzen -akusazioaren lekuko gisa deklaratu zuen-. ETC-entziklopedia   Zerrenda: Egunkaria auziaren kronologia, Wikipedia

Akusazioaren lekuko Javier Elizegi abokatuak Entzutegi Nazionalean ikusitakoa azaldu zuen: Olabarria ibili ezinean eta begia oso handituta zuela ikusi nuen eta Tobalina sudurrean arazo larria zuela esaka eta begiak noraezean balitu bezala. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-02-06

Ez zuten espero, agian, Milosevic akusazioaren lekukoak zorrotz eta trebe galdekatzen hasiko zela. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-03

Euren etxeak erreak izan ostean, bizilagun albaniarrak Mazedonia eta Albania alderat haizatuak zirela ere zehaztu zuen akusazioaren lekukoakETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-08

Jaia, ordea, ez zen erabatekoa: Jorge López, akusazioaren lekuko garrantzitsuenetakoa, aurreko egunetik zegoen desagertuta. ETC-prentsa   Argia, 2007-01-07

Eta biek amaitutakoan akusazioaren lekukoak hasiko lirateke deklaratzen. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-27

Akusazioaren lekukoen aurretik lehenengo bi saioetan auzipetuek deklaratu zuten. ETC-prentsa   Berria, 2010-07-29

Polizia txostenak berretsi besterik ez dute egin akusazioaren lekukoekETC-prentsa   Berria, 2010-09-14

9 herri akusazio

Otano auziko herri akusazioak antolatutako manifestazio deialdiarekin bat egin du Batasunak, ohar baten bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Herri akusazioa osatzen duten AVT Terrorismoaren Aurkako Taldeak eta Dignidad y Justicia elkarteak, ordea, baldintzarik gabeko kartzela eskatu zuten Diez, Petrikorena eta Barrenarentzat.  Berria - Harian   2006-03-17

Ez diet erantzungo ez fiskalari ez herri akusazioari, haien helburua euskal gazteria kriminalizatzea delako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 181. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akusazio aurkeztu (3); akusazio bat (5); akusazio batzuen (3); akusazio batzuk (3); akusazio bera (5); akusazio berriak (4); akusazio eta (7); akusazio ganberak (11); akusazio gisa (7); akusazio guztiak (13); akusazio guztiak ukatu (7); akusazio hauek (3); akusazio hori (18); akusazio horiek (9); akusazio horien (6); akusazio horren (3); akusazio larriak (5); akusazio larriak egin (3); akusazio moduan (3); akusazio partikular (24); akusazio partikular bezala (3); akusazio partikular gisa (17); akusazio partikularra (11); akusazio partikularrak (20); akusazio partikularrak eta (7); akusazio partikularraren (7); akusazio partikularreko (5); akusazio zehatzak (5); akusazioa aldatu (3); akusazioa bertan (3); akusazioa bertan behera (3); akusazioa eta (4); akusazioa ez (5); akusazioa kendu (4); akusazioa osatzen (3); akusazioa osatzen duten (3); akusazioa ukatu (6); akusazioak bertan (7); akusazioak bertan behera (7); akusazioak egin (4); akusazioak ere (4); akusazioak eta (9); akusazioak ez (8); akusazioak gezurra (3); akusazioak gezurra direla (3); akusazioak gezurtatu (3); akusazioak kendu (3); akusazioak ukatu (9); akusazioak ukatu zituen (3); akusazioak zehaztu (3); akusazioak zehaztu gabe (3); akusazioaren arabera (14); akusazioaren beste (3); akusazioaren eta (4); akusazioaren eta defentsaren (3); akusazioaren galderak (3); akusazioaren galderei (3); akusazioaren oinarri (3); akusazioaren ustez (5); akusazioari eusteko (7); akusazioei ez (3); akusazioei ez erantzuteko (3); akusazioek oinarririk (4); akusazioek oinarririk ez (4); akusazioen artean (6); akusazioen helburua (3); akusazioen oinarri (3); akusazioen oinarria (4); akusazioko abokatuak (5); akusazioko abokatuek (5); akusaziorik eta (3); akusaziorik ez (3); akusaziorik gabe (4); aurka egindako akusazioak (3); aurkako akusazio (11); aurkako akusazioa (8); aurkako akusazioak (17); aurkako akusazioak bertan (3); aurkako akusazioen (5); auzitegiko akusazio (3); avtko akusazioak (6); bere aurkako akusazio (4); bere aurkako akusazioak (4); bere kontrako akusazioak (3); beste akusazio (7); beste akusazio bat (3); da akusazioa (3); dago akusazio (4); dio akusazioak (4); ditu akusazioak (3); du akusazio (6); du akusazioak (8); dute akusazio (3); dute akusazioa (3); egindako akusazio (4); egindako akusazioak (8); epaiketan akusazio (3); epaiketan akusazio partikular (3); ere akusazio (3); eta akusazio (13); eta akusazioa (6); eta akusazioak (10); eta akusazioaren (5); eta akusazioek (3); eta akusazioko (4); eta avtko akusazioak (4); eta herri akusazioak (11); eta herri akusazioaren (5); fiskalak eta akusazio (3); fiskalak eta akusazioek (3); gabeko akusazio (3); herri akusazio (5); herri akusazio gisa (4); herri akusazioa (11); herri akusazioa osatzen (3); herri akusazioak (33); herri akusazioaren (17); izanaren akusazioa (3); izatearen akusaziopean (6); kide izatearen akusaziopean (3); kontrako akusazio (7); kontrako akusazioa (6); kontrako akusazioak (15); kontrako akusazioen (3); kontrako akusaziorik (3); udala akusazio (3); ustelkeria akusazioak (4); zuen akusazio (5); zuen akusazioa (4); zuen akusazioak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus