Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paraxut bana eman ziguten bi-helizeko hegazkinera igo bezain pronto. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.
Europako bazter txikituren batera jauzi egingo nuen paraxutaz, gosez hiltzen ari ziren mutiko eta neskato galduak salbatzera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 120. orr.
Izan ote dute noizbait paraxuta ez irekitzeko tentaziorik? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 83. orr.
Paraxut zurigorri mordoa ikusten nuen han, nire azpian. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 220. orr.
Paraxuta ahaztuta salto egin dudala. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.
Mars Expressen kamararekin robotaren paraxutak aurkitzen saiatuko dira. Berria - Gaiak 2004-01-08
Kapsula Utahko desertura erori zen asteazkenean, paraxutek huts egin ostean. Berria - Gaiak 2004-09-11
Nola biziko nintzen bada eternitate osoan kantu baten barruan, paraxutarekin salto egin eta kantuaren adarretan zintzilik geratuta ez bazen? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.
Osasuna, beraz, eta paraxut bat zure biharamunean dagoen amildegi horretarako. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 106. orr.
Hitzek propultsio indarra galdu zuten hegazkinen aldean; eta paraxutik gabe geratu zen memoria. Berria - Kultura 2004-07-21