Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jausgailu (22 agerraldi, 3 liburu eta 8 artikulutan; orobat jauskailu g.er.) iz hegazkinetatik jauzi egiten duten pertsonen edo botatzen diren gauzen abiadura gutxitzeko erabiltzen den gailua, airean zabaltzen denean aterki handi baten itxura hartzen duena. ik paraxut.

11:00: kapsularen lehen jausgailua zabalduko da.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Beldur nintzen, bizkorregi zabaltzen banuen, neure jausgailuan korapilatuko ez ote nintzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

Jausgailuan jauzi egiterakoan hegazkinaren egonkorgailuak belauna harrapatu eta hautsi zion, baina Sagonek ez zuen talka sentitu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Sagonen unibertsoa ere horretara mugatzen zen: tranpal irristaria abiarazten duen biradera, jausgailuaren helduleku bat -haren lekuak kezkatzen baitzuen- eta bere ekipoaren egoera teknikoa.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Nola liteke, jausgailuan horrelako jauzi izugarria egin ondoren oraindik ere horrelako odol hotza izatea!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 113. orr.

Ilunabar aldera iritsi zen, azkenean, agindutako hegazkina, kirol-aparatu bat, luzaroan itzulinguruka ibili zena, bere jauskailua askatzera deliberatu zen arte: hiru zaku eta bi kaxa, hirurehun metroko ingurunean han-hemenka sakabanatuta jaso behar izan genituenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus