Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Palo Altoko astrofisikari batek, orbitaren parametroak zehatz-mehatz kalkulatu ondoren, "2001 SG506" izenaz bataiatu zuen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 91. orr.
Nahiz errepikatzen den unitatea berbera izan, badira kontuan hartu beharreko beste parametro batzuk, hala nola, zenbat aldiz errepikatzen den unitate hori, [...]. Berria - Gaiak 2006-01-12
Parametro asko neurtzen dituzte bertan, tartean, oxigenoa eta uraren tenperatura. Berria - Gaiak 2004-01-23
Hematokrito eta hemoglobinaz gain, beste parametro batzuk ere neurtuko dituzte, Analisiek odoleko hainbat parametro neurtuko dituzte, denak ere TKEren araudiak jasotzen dituen moduan. Berria - Kirola 2004-08-20
Europako Batzordeak eta Kontseiluak finkatutako parametro ekonomiko eta sozialetara erabat egokitu beharrak langileen egoera kaltetuko du, esaterako industria bermoldaketak egin beharko dituztenean. Berria - Mundua 2004-06-08
Bi parametrok definitzen dute formatua: irudiaren tamaina absolutuak eta haren neurri nagusien tamaina erlatiboak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.
Gizarte arkitektura aldatu egin da, mundua galtzaile eta irabazleen artean banatuz, parametro geografikoen arabera baino gehiago. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.
Bada garaia masturbazioa beste edozein jokabide aztertzen den parametroekin aztertzeko: zer onura ditu?; ba al du ondorio txarrik? Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.
Lanbideko parametroez neurtuz gero, arrakasta izugarria du, baina giza elkarreraginak -gizartekoak, sexualak- ez ditu "harrapatzen". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Ongizate sozioekonomikoa eta barne zein kanpo elkartasuna Europa mailako parametro modernoetara garatzeko Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; bere estrategia propioak garatzen ditu; [...]; bere merkatu-parametro eta masa kritiko bereziak ditu. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.
Fisika klasikoaren ezein ekuaziok ez dauka denbora-parametrorik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.
'StarTiger 2' proiektuaren bidez astronauten bizi-parametroak neurtuko dituzten jantziak diseinatu nahi ditu Europako Espazio Agentziak. Berria - Gaiak 2004-05-15
Kirol-parametroetan ohitua da gure bertsolari belaunaldia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 52. orr.
parametro berri (3); parametro demokratikoetan (5); parametro ekonomiko (3)