Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

faktore (ETCn 19.332 agerraldi) 1 iz ondorio edo emaitza jakin bat lortzeko edo gertatzeko eragiten duten osagai edo zertzeladetako bakoitza.

Teoria zientifikoen formulazioan parte hartzen duten zenbait faktoreren (esperimentuak, tresna zientifikoen erabilera, etab.) azterketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Ezkontzitz horretan faktore askok izan dute eragina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 316. orr.

Anorexiaren eta bulimiaren faktoreen artean osagai genetiko bat (BDNF genearen aldaera bat, zehazki) dagoela ondorioztatu dute ikerketa hori egiten ari direnek.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Demografiaren faktorea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.

Hori azaltzeko, barne eta kanpo faktoreak daudela esan izan da egunotan.  Berria - Harian   2005-05-29

2 (izenondoekin)

19 urte arteko europarren heriotzek bost faktore nagusirekin dute lotura.  Berria - Gaiak   2004-06-19

Beste faktore eragile batzuk agertzen ez badira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 164. orr.

Faktore erabakigarria.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Egungo egoerak «faktore positiboak» dituela azaldu zuen. Bi faktore garrantzitsu ahazten dituzte inprobisatzailea poetatzat hartu nahi dutenek.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Berpizkundeko perspektibak zenbait faktore sozial eta historikorekin dituen loturak aztertu zituen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.

Ahalegin horretan faktore ekonomikoak eta prozesu ekologikoak hartu behar baitira kontuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 112. orr.

Funtsezko faktore bat ahanzten dela, faktore kulturala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

Prezioak [...] merkatuaren oinarrizko faktoreen ondorioz jaisten ari diren ikusi behar dugu.  Berria - Ekonomia   2004-12-05

Indarkeriazko gatazkaren oinarrizko faktoreak egungo nazioarteko gizartean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Bigarren mailako faktorea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izan ere faktore konbinaketa lehergarria gertatzen da han.  Berria - Gaiak   2004-10-17

Ardura nagusia ez zen, lehen bezala, hornidura naturalak (nekazaritzakoak, meatzarikoak) eta faktore-hornidurak (lana, kapitala) menderatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eredu berria teknologian baino gehiago giza faktorean oinarritu behar zela.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.

Zer gizarte faktorek eragiten duten horretan.  Berria - Harian   2005-07-16

Pertzepzioaren denbora faktoreak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Frantziskok beldurra zien kopuru handiei, kopurua bera ere botere-faktore bat delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Guk anorexiaren eta bulimiaren arrisku faktoreak aztertu ditugu.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Sorpresa faktorea bazterrean utziz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 159. orr.

Bestalde, ekoizpenaren prozesuan makinak erabiltzen hasteak, ekoizpen-faktoreen inguruan (lana, lurra, dirua) merkatu sortzea ere ekarriko zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Sinesbide liberalak behin eta berriz kontrakoa dioen arren, lana eta lurra ez dira ekoizpen faktoreak gizartearen funtsa baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.

5 biderkagaia.

Geruza batean lerradurak izateko arrisku faktorea kalkulatzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 170. orr.

Zentral nuklearrak egiteko tenorean, ez da onartzen 2,5 baino faktore txikiagoa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 171. orr.

Nekez gertatzen da begiak une batean pertzibitu beharra duen luminantzia sailaren barruan 100-eko faktorea baino goragokorik (1-100 cd/ml ongi argiztatutako gela batean, 10-1000 cd/ml kanpoan, 0,01-1 cd/ m2 gauez...).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

8 faktoreko krema emanda, 2 ordu eta 40 minutu.  Berria - Harian   2005-08-06

6 burdinbide geltokietan pusken eta salgaien harat-honaten ardura duen enplegatua.

-Baina enplegatu horiek guztiak faktoreen agindupean daude? -galdetu zuen Florentek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Azken honek izendatzen ditu faktoreak, eta horregatik haien zelataren ardura berea dela defendatzen du.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrisku faktore (5); arrisku faktore bat (3); baina faktore (8); beharreko faktore (3); beste bi faktore (4); beste faktore (60); beste faktore asko (5); beste faktore bat (19); beste faktore batzuen (4); beste faktore batzuk (16); beste faktore eragile (3); beste faktore garrantzitsu (4); beste hainbat faktore (3); bi faktore (21); bi faktore hauek (3); bost faktore (3); da faktore (7); den faktore (6); dezaketen faktore (3); diren faktore (4); dituen faktore (3); duen beste faktore (6); duten faktore (11); ekoizpen faktore (3); eragiten duten faktore (3); eta beste faktore (6); eta faktore (11)

faktore asko (30); faktore asko daude (4); faktore asko ere (3); faktore asko izan (4); faktore asko sartzen (4); faktore askok (5); faktore askoren (4); faktore bat (39); faktore bat da (5); faktore bat ere (4); faktore batzuen (4); faktore batzuk (17); faktore batzuk ere (6); faktore ekonomiko (3); faktore erabakigarria (3); faktore eragile (8); faktore garrantzitsu (6); faktore garrantzitsu bat (4); faktore garrantzitsua (4); faktore garrantzitsuak (3); faktore genetikoak (6); faktore gisa (8); faktore guztiak (9); faktore guztiak kontuan (3); faktore hauek (4); faktore hauetako (3); faktore hori (5); faktore horiei (3); faktore horiek (23); faktore horiek guztiak (4); faktore horien (11); faktore horren (3); faktore lehenetan (3); faktore nagusi (4); faktore nagusia (6); faktore nagusietako (3); faktore politiko (4); faktore psikologikoek (4); faktore sozialak (3); faktore sozialen (3); faktore ugari (5)

hainbat faktore (13); hiru faktore (6); hor faktore (3); hori faktore (4); horretan faktore (3); horri beste faktore (3); iraunarazteko faktore (3); oso faktore (4); zenbait faktore (5); zuen faktore (3)

aldeko faktoreak (6); arrisku faktorea (3); arrisku faktoreak (8); beharreko faktoreak (5); beste faktorea (3); denbora faktorea (3); denbora faktoreak (3); dituzten faktoreak (6); duen faktorea (4); duten faktoreak (25); duten faktoreak ere (3); ekoizpen faktoreak (4); eragin duten faktoreak (4); eragiten duten faktoreak (4); faktorea da (7); faktoreak aztertu (3); faktoreak dira (4); faktoreak ere (7); faktoreak eta (3); faktoreak ez (3); faktoreak ez dira (3); giza faktorea (7); giza faktorean (3); kontrako faktoreak (7)

beste hainbat faktorek (3); bi faktorek (6); diren faktoreei (3); duten faktoreen (5); ekoizpen faktoreen (8); faktoreen artean (7); faktoreen ondorioz (3); faktoreetako bat (4); faktorek eragin (4); faktorek eragin dute (3); faktorek eragiten (6); faktorek eragiten dute (3); faktorek ere (3); hainbat faktorek (12); hainbat faktorek eragin (3); hainbat faktorek ere (3); hiru faktorek (3); kanpo faktoreek (4); kanpoko faktoreek (5); kanpoko faktoreen (4); zein faktorek (3); zenbait faktorek (5); zenbait faktoreren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus