Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

paralelismo iz kidekotasuna, antzekotasuna. ik paralelotasun.

Paralelismoak edo kointzidentziak, deitu nahi duzun bezala, baina kanpo-egitate horiek ez dira bi gizon horietako bakoitzaren bizitzaren barne-egia bezain garrantzitsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Polita da paralelismoa, nola bakoitzak bere aurreko gerran jartzen duen erreferentzia, gaitzen jatorria eta hizkuntzaren galbidea abiarazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 103. orr.

Nobela honetan paralelismo eta kontraste asko ageri dira, batzuk oso esanguratsuak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.

Garibai herren utzi zuten pasadizo horretatik abiaturik, zer hobe Loiolako Inazio garaikidearekin paralelismo bat egitea baino arrasatear ikaslearen konbertsioa kontatzeko?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Horrela, gaizkiaren eta ongiaren arteko paralelismo saihestezina adieraziko dut.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 123. orr.

Paralelismorik garrantzitsuena gertakizunen ardatza bera izan liteke: bikoteen harremanak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus