Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, ASren azterketa zehatzago batek erakusten du paralelotasun hau are zabalagoa dela. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 65. orr.
Egun hartan gertatutakoa ez zen ordea ondoriorik gabea izan, zeren eta humanista ospetsuak paralelotasun bat aurkitu baitzuen ibilera haren eta bizitza izpiritualaren artean. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.
Dualismo kartesiarra bazterturik [...] izpirituaren eta naturaren harmonia eta paralelotasuna proklamatzen da, hots, bion monismo organiko-ebolutiboa, zientziak oraindik eman ezin ziena desirari eta irudimenari emanaraziz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.
Errazkeria litzateke datuon estrapolazioa eginda paralelotasun ideologikoak ontzea. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 168. orr.
Abade bien arteko paralelotasunak ez dira orain arteko datu horietan amaitzen, ostera. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 272. orr.
Izan ere, Baring-Gould-en "Aurrera, kristau-soldaduak" kantak eta Booth jeneralaren "Salbazio Armadak" hitzetan nahiz ekintzetan paralelotasun bat dute Elizaren lehenengo egunetaraino iristen dena, Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.